Interleavinga galdutako paketeen eragina txikitzeko erabiltzen den teknika da, transmisio erredundantearen beste alternatiba bat da.

Interleavingaren funtzionamendua

VoIPen erabiltzen da, audioa tartekatzean datza[1]. Hori gauzatzeko igorleak transmisioarekin hasi aurretik jasotako laginak tartekatzen dira datagrama ezberdinetan[2]. Adibidez, demagun datagrama batean 4 lagin sartzeko tokia dagoela eta guk bidali nahi dugun seinalea 16 lagin dituela. Beraz, tartekatzen baldin baditugu irudian bezala geratuko da bidali nahi diren datagramak [1,5,9,13], [2,6,10,14], [3, 7, 11, 15] eta [4, 8, 12, 16]. Transmititzean 3. datagrama galtzen baldin bada bertako laginak soilik galduko dira, eta, ondorioz, gertatutako galera denboran zehar banatzen denez, hartzaileak ez da hainbeste ohartuko galeraz. Ordea, interleavinga ez balitz erabiliko hartzaileak jasango lukeen galera nahiz eta berdina izan, jarraian gertatzen denez, ohartuko litzateke.

Honen bidez jasotako audioaren kalitatea dezente hobetu daiteke, baina bere desbantaila latentzia handitzen dela. Noski, adibidean lehenengo 4 laginak erreproduzitzeko 1. datagramarekin nahikoa litzateke, baina interleavinga erabilita 4. datagrama itxaron beharko litzateke. Beraz, zuzeneko emanaldietarako ez erabiltzen, VoDn bai. Gainera, bufferizazio ahalmen handiagoa beharrezkoa da oraindik erreproduzitu behar den laginaren zain egon bitartean jasotako laginak gorde behar direlako.

Erreferentziak aldatu

  1. Computer Networking: A Top-Down Approach (6th Edition) F.Kurose W. Ross
  2. Sender based repair of damaged audio streams. Colin Perkins

Kanpo estekak aldatu