Institutu Onkologikoa

ospitalea Espainian

Institutu Onkologikoa Donostiako zentro mediko pribatua da, onkologiaren arloan espezializatua. Publikoa izan ez arren, Osakidetzarekin lotura badauka. Gaur egun Zorroaga auzoko Begiristain doktorearen pasealekuan kokatua dago, Donostiako Ospitalearen alboan eta Gipuzkoako Poliklinikatik hurbil.

Donostiako Institutu Onkologikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°17′27″N 1°58′25″W / 43.29089°N 1.97369°W / 43.29089; -1.97369
Map
Arkitektura
Kontaktua
HelbideaPº. Dr. Begiristain, 121
Telefonoatel:+34-943-32-80-00
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1933ko abuztuaren 13an zabaldu zuten Aldakonea kalean (Egiako auzoan) lehenengo eraikina, Luis Ayestaran eta bere taldearen eskutik eta orduko erakunde publikoek lagunduta. Aurrerantzean institutuak zaharberritze lanak izan zituen eta hasierako baliabideen urritasuna konpontzen joan zen.

Azkenik, 2009an zentro handi bat inauguratu zuten Donostia Ospitalearen ondoan, Zorroaga auzoan, hobekuntza nabarmenekin. Gipuzkoako Poliklinikatik hurbil ere badago.

Baliabideak aldatu

Aldakoeneako azken urteetan 200 langile, ia 70 ohe eta 3 kirofano izan ditu, beste hainbat baliabiderekin batera.

Zerbitzuak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu