Etologian inpronta (imprinting, ingelesez) hegaztiek eta ugaztunek jaio bezain laster duten ikasketa-prozesu bati deritzo, etapa labur bati dagokiona, lehenengo aldiz eta ezustekoan Konrad Lorenz-ek antzarengan ikusi zuena. Lorenz ohartu zen antzarakume batek, jaio eta segituan, bere amatzat hartzen zuela mugitzen zen eta soinuak emititzen zizkion lehenengo izakia (edo objektua). Ikerlari austriarrak ahate edo antzaren jatorrizko ama beste izaki batez trukatu zuen txitak jaiotzerakoan, eta txitak ordezko amari jarraitzen zitzaizkiola antzeman zuen.

Txita jaioberriak beren amari jarraituz

Hegaztiengan, ikusitako eta entzundako lehenengo izaki horrek, amatzat hartzen denak, erakarpen oso handia izango du beti jaioberriarentzat. Inpronta edo eragin sakona utziko du betiko.

K. Lorenz-ek agerian utzi zuen inprontak funtsezko zeregina betetzen duela kumeen eta gurasoen arteko lotura afektiboak ezartzeko orduan. Fenomeno horretan, bestalde, senak eta ikaskuntzak, biek ala biek, parte hartzen dute.

Kanpo estekak aldatu