Inkisidore

Inkisizioaren epailea

Inkisidorea (latinez inquirere < quaerere, "bilatu"; "bilatu" edo "ikertu" egiten duen hura) Inkisizioaren hiru auzitegietako bakoitzan jarduten zuen elizgizona zen. Eliza Katolikoaren erakunde honek katolizismoarentzat heresia, heterodoxia eta sorginkeria zena ezabatzeko helburua zuen, horretarako zentsura, zigor juridikoak (isuna, konfiskazioa eta sanbenitoa), espetxea, tortura eta heriotz zigorra (su ematea, urkatzea eta buru ebaketa) erabiltzen zituen.

Motak aldatu

  • Inkisidore nagusia: Inkisizioaren Kontseilua eta bere auzitegi guztiak bere agindupean zituen.
  • Inkisidore apostolikoa: Inkisizidore nagusiak Inkisizioari zegozkion negozietaz arduratzeko izendatua zegoen.
  • Inkisidore soila: Artzapezpikua edota bere izenean inkisizioaren auzitegietan ustezko fede erruztatuak epaitzeko ardura zuten.

Kanpo estekak aldatu