Inken Haran Sakratua, Peruko Andeetan dagoena, arroiletatik eta haran txikietatik jaisten diren ibai ugariz osatua dago. Monumentu arkeologiko eta herri indigena ugari ditu.

Inken Haran Sakratua
Datu orokorrak
Motaharan
Luzera100 km
Geografia
Map
Koordenatuak13°20′S 72°05′W / 13.33°S 72.08°W / -13.33; -72.08
Honen parte daSouthern Sierra (Peru) (en) Itzuli
Estatu burujabe Peru
Department of PeruCuscoko eskualdea

Inkek haran hau oso preziatu zuten bere abantaila klimatiko eta geografiko berezien ondorioz. Ekoizpen gunerik garrantzitsuenetako bat izan zen bertako lurren emankortasunagatik, non Peruko artorik hoberena ekoizten den.

Deskribapena aldatu

Inken Haran Sakratuan sortu ziren herri kolonial ederrak ikus daitezke, gaur egun euren mestizaia erakusten dutenak arkitektura, artea eta kultura bizian. Bertan daude Chinchero herria eta bertako ehungileak, Pisac eta bertako artisau feria, Urubamba eta bere kosmopolitismoa, Ollantaytambo bere gotorleku eta bere herri inka biziarekin. Baita Maras eta Moray ere, bertako gatzaga distiratsuekin. Haran Sakratuko lurralde hauetan, zenbait komunitatek bertakoak eta kanpotarrak txunditzen dituzten landa turismoko eta bizipen turismoko produktuak sortu dituzte. Horietako bakoitza bere beratasunean mundu bat da, eta elkarrekin, Hego Amerikako Andeen eskualderik tradizionalena ezagutzeko ez ohiko modu bat osatzen dute.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu