Inka Inperioaren konkista

Inka Inperioko konkista» orritik birbideratua)

Inka Inperioaren konkista Amerikako espainiar kolonizazioko prozesu bat izan zen, 15321572 bitartean gertatutakoa, Inka Inperioaren amaiera eta Espainiar Inperioko Peruko Erregeorderriaren sorrera ekarri zuena.

Inka Inperioko konkista
Amerikako espainiar kolonizazioa
Konkistaren irudiak
Data15321572
LekuaMendebaldeko Hegoamerika
Koordenatuak13°31′20″S 71°59′00″W / 13.522222°S 71.983333°W / -13.522222; -71.983333
EmaitzaEspainiar konkista
Gudulariak
Espainia Espainiar Inperioa

Amerindiar aliatuak:

 Inka Inperioa (1532-1535)
Vilcabambako Erresuma (1537-1572)
Buruzagiak
Francisco Pizarro
Diego de Almagro
Gonzalo Pizarro
Hernando Pizarro
Juan Pizarro
Hernando de Soto
Sebastián de Benalcázar
Pedro de Alvarado
Francisco de Toledo
Atahualpa
Quizquiz
Chalcuchimac
Rumiñawi
Manco Inca
Tupac Amaru I.a
Indarra
168 soldadu (1532)
Hainbat amerindiar laguntzaile
3.000 espainiar soldadu (1535)
150.000 amerindiar aliatu
100.000 gudari (1532)
50.000 soldadu (1535)

Historia aldatu

Historiografiaren arabera, konkista Cajamarcako guduan hasi zen, 1532ko azaroaren 16an, Francisco Pizarroren agindupean zeuden 168 espainiar soldaduk, aliatu indigenekin batera, Sapa Inka Atahualpa harrapatu zutelarik.[1]1533ko uztailaren 26an, espainiarrek Atahualpa hil zuten.[2]

Ondoren, espainiarrak, cañari, chachapoya eta beste amerindiar batzuen laguntza zutenak, Cuscorantz joan ziren. 1533ko azaroaren 14an hamazazpi urteko Manco Inka ezarri zuten inken enperadore berri gisa. Mancok ez zuen denbora luzean onartu espainiarren eskumakila izatea. Konkistatzaileen diruzalekeriaz eta gehiegikeriez okaztatua, matxinatu zen, eta 1536an Cusco eta sortu berria zen Lima setiatu zituen. Baina Manco Inkaren indarrek ez zuten Cuzco hartzea lortu, herri inka anitz espainiarren alde borrokatu zirelako.[3][4]

1537ko apirilean, espainiar indar gehiago iritsi zirelarik, Diego de Almagro eta Alonso de Alvarado buru, Manco Inkak bertan behera utzi zuen Cuscoko setioa. Vilcabambako mendi malkartsuetan babestu zen, eta 1538an Inperio Berria ezarri zuen bertan.[5][3][4]

Espainiarrek gainerako eskualdeetako jabetza mantendu eta kolonizatzeari ekin zioten. 1529an, Gaztela Berriko Gobernazioa sortu zuten, eta Toledo Berrikoa 1534an, lurralde zabal hura administratzeko. Hala ere, Francisco Pizarroren eta Diego de Almagroren aldekoen arteko gerra zibila piztu zen 1537an. 1542an, Karlos Habsburgokoak Cristóbal Vaca de Castro bidali zuen Peru baketzera.[6]

1542an, Peruko Erregeorderria sortzeaz gain, Lege Berriak promulgatu ziren, indigenak babesteko eta enkomendarien gehiegikeriei aurre egiteko. Enkomendariak, Gonzalo Pizarro buru zutela, altxatu ziren legedi horren aurka. Matxinada 1548ko apirilean amaitu zen, Pedro de la Gascaren armadak garaitu zituelarik.[7]

Inken Inperio Berria, berriz, 1572an amaitu zen, Francisco de Toledo Peruko erregeordeak Tupac Amaru I.a hilarazi zuelarik. Data hori hartzen da Inka Inperioaren konkistaren bukaeratzat.

Erreferentziak aldatu

  1. El día que se fraguó el fin del Imperio inca. National Geographic, 2020ko azaroak 16, historia.nationalgeographic.com.es (Noiz kontsultatua: 2024-3-10).
  2. La conquista de Perú – resumen histórico. pressbooks.umn.edu (Noiz kontsultatua: 2024-3-10).
  3. a b Manco Inca. pueblosoriginarios.com (Noiz kontsultatua: 2024-3-11).
  4. a b Caballero, Julio. El último inca en Cuzco: Manco Inca. archivoshistoria.com (Noiz kontsultatua: 2024-3-11).
  5. (Ingelesez) Kubler, George. (1947). «The Neo-Inca State (1537–1572)» The Hispanic American Historical Review 27 (2): 189–203.  doi:10.2307/2508415..
  6. Cristóbal Vaca de Castro. pueblosoriginarios.com (Noiz kontsultatua: 2024-3-11).
  7. Escudero Villanueva, Alfredo Luis. El ocaso de los conquistadores: los límites de la riqueza y la lealtad durante la rebelión de los encomenderos en el virreinato del Perú, 1544-1548. Revista del Instituto Riva-Agüero: RIRA, ISSN 2415-5896, ISSN-e 2519-1470, Vol. 5, Nº. 1, 2020, págs. 111-151, dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2024-3-11).

Kanpo estekak aldatu