Ingurumen-inpaktuaren adierazpen

Ingurumen-gaietan esku duen erakunde edo aginteak proiektu baten (zentral nuklear, presa, parke eoliko eta abarren) ingurumen-inpaktuari buruz ematen duen aldeko edo kontrako ebazpena.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpena[1], baita ere Ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko adierazpena, ingurumenaren gainean eragina izan dezakeen proiektu baten aurrean ingurumena-gaietan esku duen erakunde edo aginteak horri buruzko azterketari deritzo. Azterketa horrek aurkako eta aldeko eraginak ondo aztertu ondoren aldeko edo kontrako ebazpena ondorioztatu dezake. Kontrakoa baldin bada proiektua ez gauzatzeko gomendioa edo agindua ezarriko du. Aldekoa denean, proiektuak ingurugiroari begira bete behar dituen baldintzak zehaztuko ditu. Ingurugiro-inpaktuaren ebaluazio azken urratsa da eta, ondoren, proiektua aurrera eraman daiteke. [2]

haize-parke bat eraiki aurreko ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren orrialde bat.

Zenbait herrialdetan azpiegitura ugari eraikitzeko derrigorrezko agiria da, errepideak, esaterako. Adibidez, EBko estatu kide guztietan, 85/337/EEE Zuzentarauaren eta haren ondorengo transposizio eta aldaketen bidez, hala nola 2001/42/EE, 2011/92/EB eta 2014/52/EB Zuzentarauen bidez.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hirigintza Zuzenbidea Hiztegia] [2018]
  2. Elhuyar Kultur Elkartea: Ingurugiro hiztegi entziklopedikoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1998. 193.or.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu