Artikulu hau tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ingude (argipena)».

Ingudea errementaritzako lanabesa da. Tenplatutako gainazala duen metalezko bloke bat da, finko ezartzen dena lurrean edo euskarriren batean tinkatuta, eta bere gainean beste metalezko elementu batzuk moldatzeko erabiltzen dena.

Errementari bat gori-gori jarritako metalezko pieza bat lantzen.

Etimologia aldatu

Latinezko incus/incude hitzetik dator euskarazko terminoa, zeinak tokian tokiko aldaera asko dituen euskararen eremuan[1]: Enkude, inguda, txinburi, txingura, txungurre, ukude, ungide, unguru, ünküdü, jungura, xingudi, xinguri, zinguri...

Motak eta erabilpena aldatu

Ingude ohikoena pieza handi eta pisutsua da, burdina eta altzairua forjatzeko erabiltzen da. Gori-gori jarritako metala ingudearen gainean jartzen da eta mailu batekin kolpekatuz metalari itxura ematen zaio.

Beste ingude txikiago batzuk badaude. Barrikagileek erabilitakoa T formakoa izan ohi da, eta forma honetatik eratorritakoak dira ingude altxatzearen herri kirolean erabiltzen direnak. Sega-ingude edo sega pikatzeko ingudea berriz, are txikiagoa da, aldean eraman dezake segalariak, jotzeko duen goiko partea txikia da, eta sega zorroztu edo pikatzeko erabiltzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia. «OEH - Bilaketa - Ingude» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu