Infernuaren ahoa infernuaren sarreraren errepresentazioa da. Normalean munstro baten ahoa bezala irudikatu izan da. Irudi honen jatorria arte anglosaxoaian egon omen zen eta, ondoren, Europa osoan zabaldu zen. Errepresentazio hau Erdi Aroan oso ohikoa izan zen, bereziki infernuaren tormentuak eta azken auzia erakusteko.

Kristo Leviatanaren ahotik infernura sartzen, San Martin Tourskoaren elizako margoetan (Gazeo, Iruraitz-Gauna, Araba)
Simon Marmionen Infernuaren ahoa, Les Visions du chevalier Tondal eskuizkribuan jasota, 1475ko ingurukoa.

Sinbologia kristauan, Satanekin lotutako deabrutzat ere hartu izan da Leviatana. Bizantzioko tradizioan, bereziki, Leviatanaren aho irekia zen infernuaren ahoa. Ideia hau Europako mendebaldera ere etorri zen, 14. mendean, eta arte gotikoan agertzen da[1], baita Euskal Herrian ere, San Martin Tourskoaren elizako margoetan (Gazeo, Iruraitz-Gauna, Araba).

Berpizkundearekin batera irudi hau gutxiago agertu zen. Berriro ere indarra hartu zuen Erreforma protestantearekin batera. Erabilera berantiarra Grekoarena izan zen, 1578. urtearen inguruan.[2]

Toponimian izen hau sarritan agertzen da leizeak izendatzeko. Esaterako, erromesek horrela zioten San Adriango tunelari (Zegama).[3]

Literaturan eta zineman ohikoa da, bestetik, sarritan sinboloen bitartez azalduta.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Tolosa, José Antonio. «Zaragoza (Monasterio del Santo Sepulcro)» www.aragonmudejar.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
  2. La adoración del nombre de Jesús edo El sueño de Felipe II, Londresko The National Gallery.
  3. https://web.archive.org/web/20160529101029/http://www.caminosantiagogipuzkoa.com/antbuspre.asp?Cod=2950&nombre=2950&sesion=14

Kanpo estekak aldatu