Infekzio-fokua, sarritan foku gisa laburtua, apaldutako edo desagertutako gaitz infekzioso baten tokiko berragertzea da. Gaitz baten fokua eremu mugatu bat da; eraikin bat, auzune bat edo herri bat izan daiteke, besteak beste. Infekzio-foku bat zabaldu egin daiteke, edo foku gehiagoren eragile bihur daiteke, gaitzaren agerraldi bati hasiera emanez. Horregatik, infekzio-fokuak kontrolatzea funtsezkoa da gaitzaren hedapena murrizteko.

Infekzio-foku baten etorkizuna hainbat zehaztapenek baldintzatzen dute: gaixotasunaren kutsagarritasuna, kutsatuak izan daitezkeenen ezaugarriak, ingurunea eta fokuaren aurka hartutako neurriak, etab. Neurri horien artean arruntenak biztanleria bakartzea, higiene-neurriak bultzatzea edo kontrol epidemiologikoa egitea dira.

Kanpo estekak aldatu