Indiako bandera
Indiako bandera
Erabilera
Proportzioa 2:3
Erabakia 1947
Koloreak
azafraia
zuria
berdea
urdina

Indiako bandera batzar eratzaileak 1947ko uztailaren 22an horretarako egindako bileran onartu zen, Britainia Handitik abuztuaren 15ean independentzia lortu baino egun batzuk lehenago.

Tiranga (– तिरंगा hindiz, hiru kolorekoa) hitza erabiltzen da Indiako bandera izendatzeko, neurri bereko hiru koloretako errenkadez osatua baitago, azafraia goian, zuria erdian eta berdea behean. Errenkada zuriaren erdian gurpil urdin bat kokatzen da, Ashoka Chakra izenekoa, Sarnatheko Ashoka Zutabean oinarritua. Gurpilaren diametroa errenkada zuriaren hiru laurden da eta 24 erradio ditu.

Pingali Venkayyak sortu zuen bandera. Legearen arabera khadiz egina izan behar da, eskuz ehundako kotoi-hariz.


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau bandera bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.