Artikulu hau Indiako airelineari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Indigo (argipena)».

InterGlobe Aviation Ltd. enpresa, IndiGo markarekin negozioak egiten dituena, kostu txikiko hegazkin konpainia indiarra da. IndiGok IGI aireportuan (Delhi) du operazio zentro nagusia,[1] baina enpresaren egoitza Gurgaon hirian du (Haryana, Indian).

IndiGo
6E - IGO
Datuak
MotaAirelinea eta kapital irekiko enpresa
HerrialdeaIndia
Erabiltzen du
Agintea
Egoitza nagusi
Balore-burtsaNational Stock Exchange of India (en) Itzuli
Historia
Sorrera2005
webgune ofiziala
Facebook: goindigo.in Twitter: indigo6e Instagram: indigo.6e Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Hegazkin-konpainia pribatu gisa sortu zuten 2006an Rahul Bhatiak (InterGlobe Enterprises-eko burua) eta Rakesh Gangwalek. Lehen hegazkina 2006ko uztailean eskuratu zuten eta hilabete geroago hasi zen bidaiak egiten. Aire-konpainia Indiako handiena bihurtu zen bidaiarien merkatu kuotan2012an. Enpresa 2015eko azaroan burtsan kotizatzen hasi zen.[2]

21. mendearen lehen laurdenean, Indiako hegazkin-konpainiarik handiena bilakatu da, garraiatutako bidaiarien eta flotaren tamainaren arabera, eta merkatu-kuota nazionala %53,5ekoa zuen 2021eko urrian.[3] Era berean, kostu txikiko hegazkinetan, Asiako enpresa handiena bilakatu da kategoria honetan, garraiatzen diren hegazkin- eta bidaiari-flotaren tamainari dagokionez. Era guztietako hegazkin konpainien arteabm Asiako seigarren handiena, 2018-19 urteetan 64 milioi bidaiari baino gehiago garraiatuz urtean. Konpainiak 1.500 hegaldi egiten zituen egunero 2019an, 96 helburu hiritara: 71 Indiakoak eta 25 nazioartekoak.[4][5]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «IndiGo» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-17 data duen 1077621264 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-17 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak aldatu