Inanna[1] (sumerreraz: 𒀭𒈹) sumertar mitologian, maitasunaren, gerraren eta Uruk hiriaren jainkosa babeslea zen. Akadiarrek euren Ishtarekin parekatu zuten eta bi izen ezberdin zituen jainkosa bakarra bihurtu zuten. Bere irudikapena goialdea kurbatua zuen ihi sorta bat zen sumeriarrean artean.

Inanna
Mesopotamiako mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakNinegal (en) Itzuli, Manungal (en) Itzuli, Astarte, Venus (en) Itzuli eta Ishtar
Familia
AitaSin, Anu eta Q28482206 Itzuli
AmaNingal
Ezkontidea(k)Dumuzid the Shepherd (en) Itzuli, Anu eta Zababa (en) Itzuli
Seme-alabakShara (en) Itzuli
Anai-arrebakUtu eta Erexkigal
Familia

Artizar planetarekin lotua, greziar mitologiako Afroditarekin eta feniziar mitologiako Astarterekin identifikatzen da. Akadiarren artean Ixtar bezala ezagutua izan zen. Sumertar mitologiaren arabera Nannarren (Sin akadieraz, Ilargiaren jainkoa) eta Ningalen (Dama Handia, ilargia) alaba zen, eta akadieraz Shamash bezala ezagutzen zen Uturen arreba bikia. Bere senar ezkontidea Dumuzi izan zen (erdijainkoa eta Urukeko heroia). Ixtar edo Inannak jainkosa amaren eredua irudikatzen dute.

Uruk hiriko Warkako edalontzian Inanna irudikatzen da goiko zerrendako erliebean. Sumerieren garaiko artelana da eta Inannaren irudi zaharrenetarikoa. Jainkosaren atzean bere ikur diren buru kiirbildua duten haga edo makilak.

Mitoak aldatu

Enki eta Inanna aldatu

 
Zortzi puntako izarra, Inanna/Ixtarren ikurra

Sumertar mito honen arabera, Enkik, jainkorik garrantzitsuenetako bat zena Meak (sorkuntza gobernatzeko jarraitu beharreko arauak) ezkutatzen zituen. Inannak bere hirian izan nahi izan zituen. Horretarako, zeruan zehar bere txalupan bidaiatu zuen Apsurantz (Enkiren bizitokirantz). Honek, Inannaren asmoen berri bazuelarik, jai bat prestatu zuen harrera bezala. Baina Inannak jaia probestu eta jainkoa mozkortu zuen. Bere onera itzuli zenean, Enkik mezulariak bidali zituen arau horiek berreskuratzera, baina Inannak garaitu egin zituen eta azkenean Urukera eraman zituen, non hedatu egin ziren.

Irkallara jaitsiera aldatu

Artikulu nagusia: Inannaren bidaia infernuetara

Mesopotamiar tradizioan, udazkena eta negua Lurrak bere indarra eta garbitasuna berreskuratzen duen garaiak dira, udaberria eta uda ez bezala, emankortasun eta loratze garaiak baitira. Sumerren, garai hau (udazkena eta negua) helburu erlijioso berarekin erabiltzen zen, indarra berreskuratu eta barnean hobetzeko alegia. Irkalla (itzulera gabeko lurraldea) ezpurutasunak, ohitura txarrak, galtzen diren oroitzapenak eta hildakoak doazen tokia da. Heriotza bizi berri batera daraman purifikazio eta hobekuntza egoera da.

Testuinguru horretan, sumertar mitologiak dio Inannak azpimundura Ereshkigal bere ahizpa eta jainkosa arerioaren aurka borrokatzeko jaitsi zela. Borrokan Inanna hil egin zen, eta harrezkero Lurreko izaki bakar batek ere ez zuen ugaltzeko gogorik, ez gizakiek ezta beste animaliek ere. Hau dela eta, Enkik sexurik gabeko izaki batzuk sortu zituen; izakiok Erexkigal engainatu eta jainkosaren gorpua ematea lortu zuten, "Bizitzaren ura" eman eta Inanna berpiztu egin zen, baina azpimunduan bere ordezko bat topatu behar du. Lurrera itzultzean ikusten du Dumuzi senarrak bere lekua hartu duela, eta, beraz, bera bidaltzen du azpimundura ordezko.

Honen ondorioz, Dumuzik agintzen du udazkenean eta neguan; Inannak, berriz, udaberrian eta udan.

Gurtza aldatu

Zazpi tenplu izan zituen, baina zortzi gehitu dakizkieke; handiena Uruken zegoen (E-anna, berari eta Anuri eskainia).

Uruk-en ospakizunetan tarteka sexua eta indarkeria uztartzen ziren. Errari eskainitako babiloniar olerkiaren zati batzuetan Urukeko errege baten jokaera gogor kritikatzen da, prostitutak, gortesauak eta emakume promiskuoak... euren maskulinitatea feminitateagatik aldatu zuten mutil alaiak, eta daga, laban, aizto eta sukarri eramaileak behar haina adeitasunez tratatzen ez zituelako, nahiz hauek euren ekintzekin Ixtarren bihotza pozten baitute. Badirudi gazteak ohean lo egitea arduratzeko modukoa zela; berriz, kalean sexu harremanak izatea ohikoa zen. Prostituzioaren papera ez dago argi, eta eztabaidatua izan da ea funtzio erritualik ote zeukan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu