Imre Kertész (Budapest, 1929ko azaroaren 9a - Budapest, 2016ko martxoaren 31) hungariar idazlea izan zen. 2002an Literaturako Nobel saria irabazi zuen.

Imre Kertész

Bizitza
JaiotzaBudapest1929ko azaroaren 9a
Herrialdea Hungaria
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaBudapest2016ko martxoaren 31 (86 urte)
Hobiratze lekuaFiumei kaleko hilerria
Heriotza modua: Parkinsonen gaixotasuna
Familia
Ezkontidea(k)Albina Vas (en) Itzuli  1995)
Magda Ambrus (en) Itzuli  (1996 -  2016)
Hezkuntza
HeziketaMadách Imre High School (en) Itzuli 1948)
Hizkuntzakhungariera
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, eleberrigilea, kazetaria eta gidoilaria
Lantokia(k)Berlin
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Széchenyi Academy of Literature and Arts (en) Itzuli

IMDB: nm1323271 Allmovie: p426991
Musicbrainz: 09ad4ea3-7f5f-4fd3-8c1f-118af122957c Discogs: 2292998 Find a Grave: 160318788 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Familia judu batean jaio zen. Hamabost urte zituela, Auschwitz kontzentrazio-esparrura deportatu zuten, eta gero Buchenwald eta Zeitzera. Askatu ondoko urteetan, kazetari gisa lan egin zuen Budapesteko egunkari batean, harik eta, 1951ean, Hungariako Alderdi Komunista agintera iristean, lanetik bota zuten arte. Orduan, buru-belarri sartu zen literaturan, bai itzulpenak eginez (Friedrich Nietzsche, Hugo von Hofmannsthal, Sigmund Freud, Ludwig Wittgenstein eta Elias Canetti), bai antzezlanak eta zinemarako gidoiak idatziz. Hain zuzen, bere lehen eleberrian, Sorstalanság (1975, «Zoririk gabe»; ) izenekoan, kontzentrazio-esparruetatik bizirik ateratako nerabe baten historia kontatzen du. Liburu horri trilogia osatzen duten beste bi jarraitu zioten: A Kudarc (1988, «Porrota») eta Kaddis a meg nim születt gyermekért (1992, «Kadish jaiogabeko seme batengatik»).

1995ean Brandeburgoko Literatura saria irabazi zuen, 1997an Leipzigeko Liburuaren Saria eta 2002an Literaturako Nobel saria jasotzen zuen lehen idazle hungariarra bihurtu zen. 2005ean Sorstalanság liburua zinemaratu zuten. Beste lan aipagarri batzuk Az Angol lobogó (1991, «Ingeles bandera»), Valaki más: a változás krónikája (1997, «Ni, bestea; Aldaketaren kronika»); A gondolatnyi csend, amíg a kivégzőosztag újratölt (1998, «Isilune bat hilhormaren aurrean»), A számülzött (2001, «Hizkuntza erbesteratua»), eta K. Dosszié (2006, «K dosierra») dira.

Idazlanak aldatu

  • "Sorstalanság" (1975): "Zoririk gabe" (Elkar, 2003, Urtzi Urrutikoetxeak euskaratua).
  • "A nyomkereső" (1977): "Bide-bilatzailea".
  • "Detektívtörténet" (1977)
  • "A kudarc" (1988): "Porrota".
  • "Kaddis a meg nem született gyermekért" (1990): "Kaddish ez jaiotako ume batentzat".
  • "Az angol lobogó" (1991): "Bandera ingelesa" .
  • "Gályanapló" (1992): "Galeraren egunkaria".
  • "A holocaust mint kultúra : három előadás" (1993): "Holokaustoa kultura moduan".
  • "Jegyzőkönyv / Imre Kertész ; Élet és Irodalom / Esterházy Péter" (1993)
  • "Valaki más : a változás krónikája" (1997): "Ni eta bestea:metamorfosi baten kronika"
  • "A gondolatnyi csend, amíg a kivégzőosztag újratölt" (1998): "Isilune bat hormatzarrean"
  • "A száműzött nyelv" (2001)
  • "Felszámolás" (2003)
  • "K. dosszié" (2006)
  • "Európa nyomasztó öröksége" (2008)
  • "Mentés másként" (2011)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu