Manuel Maria Arias Domínguez, (Riaño, León, Espainia, 1956ko apirilaren 26a - ) Imanol Arias ezinenez ezaguna, aktorea da.

Imanol Arias

(2006)

UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Maria Arias Domínguez
JaiotzaRiañu1956ko apirilaren 26a (67 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, telebista aurkezlea, gidoilaria eta telebista-aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0002181 Allocine: 4250 Allmovie: p2184 TCM: 5378
Instagram: imanolariasoficial Edit the value on Wikidata

1987an Donostiako Zinemaldian Aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen. 2010an Euskadiren Lagun Onari saria jaso zuen.[1]

Biografia aldatu

1956 urtean Riañon jaio zen, bere familiaren jatorrizko herrian. Haurtzaroa eta gaztaroa Ermuan pasa zituen. Maisutza industrialeko ikasketak hasi zituen Eibarko Armeria Eskolan, baina bertan behera utzi zituen, antzerkilaritzan lan egiten hasteko, Euskal Herriko hainbat antzerki talde independentetan.

Laster Madrilera joan zen bizitzera antzerki munduan lan ugari eginez eta Espainiako Antzezpen Zentro Nazionalean sartuz, La Corea (Pedro Olea, 1976) pelikulan parte hartuz zinean bere lehen agerraldia egiteko aukera eman ziona.

Aurrerago, Kubara bidaiatu zuen, La imagen del pueblo filmean Celia, bere lehen protagonista papera antzezteko. 1982 urtean, Pedro Almodóvar eta Antonio Banderasekin lan egin zuen Laberinto de pasionesen, baina Pedro Masoren Anillos de Oro (1983) serieari esker publikoaren artean ezaguna izan zen. Serie hori haren lehen film garrantzitsuarekin batera aireratu zen, Demonios en el jardín, Manuel Gutierrez Aragón, Angela Molina eta Ana Belénekin batera egindakoa.

Ondoren hainbat paper nagusi egin zituen: apaiz gazte batena Jaime Chavarriren Bearn filmean, Imanol Uriberen Mikelen heriotzean sufritzen duen homosexual batena eta Vicente Arandaren Tiempo de silencion zientzialari barnerakoi batena. Azken zuzendari horrekin lankidetza luzea izan zuen Victoria Abrilekin beste bi filmetan eta Ornella Mutirekin El amante bilingüe filmean (1993) lan egiteko aukera eman ziona.

Hainbat urtetan galai papera egin ondoren, bere aktore dramatiko izaera ezagutzera eman zuen El Lute (Vicente Aranda) filmari esker, 1987 urtean Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Zilarrezko Maskorra irabazten lagundu ziona. Bi urte geroago, telebistan lan egin zuen Brigada Central seriean eta Calígula antzezlana antzerkietara eraman; horrekin, Argentinan arrakasta handia lortu zuen.

Intruso filmarekin (1993) —Vicente Aranda eta Victoria Abrilekin egin zuen azken lana— Goya sarietarako laugarren hautagaitza lortu zuen. Pedro Almodóvarrekin lan egin zuen berriz La flor de mi secreto filmean (1995), bigarren mailako papera batean, Marisa Paredesekin. Hurrengo urtean zuzendari moduan lehen lana egin zuen Un asunto privado filmean, Pastora Vegak protagonizatutako thrillerrean. 1997an, Emma Suárezekin batera, Querido maestro sailean protagonista lanak egin zituen: hara geroago Ana Duato elkartu zen, telebistako ibileran lankide garrantzitsua izan duena.

TVE Espainiako telebista publikoko produkzio batean Severo Ochoa zientzialariaren papera egin ondoren, Ana Duatorekin batera Cuéntame cómo pasó saila goraipatua protagonizatu zuen. Antonio Alcántara interpretatu duen pertsonaia arrakastatsuena da: horri esker, azken urteotan hainbat antzezpen sari irabazi ditu. 2003an ahotsa jarri zion Baltasarri Antonio Navarroren Reyes Magos filmean eta 2006an Josetxo San Mateoren gidaritzapean, La semana que viene (sin falta) filma egin zuen.

Bere ibilbide zabalaren errekonozimendu modura, 2003an Malaga Saria jaso zuen Málagako Espainiar Zinemaldian eta bere ohorez eraikitako monolito bat inauguratu zuen hiri honetako Antonio Banderas pasealekuan.

Arlo pertsonalean, Imanol Arias Pastora Vega aktorearekin ezkondu zen 1984an eta bi seme dituzte: Jon eta Daniel. 2009an banatu ziren.[2] CAYTEC izeneko enpresaren jabe da, ekologia eta ingurumen arloetan diharduena. Beti alde profesionalean nabari izan bada ere, giza eskubideen eta Euskal Herriaren bakearen aldeko hainbat ekintzatan parte hartu du. Horrez gain, UNICEF erakundeko enbaxadore berezia da eta hainbat GKEtan parte hartu du, hala nola Intermon Oxfamen, Munduko Medikuaken edo Attac mugimenduan. Bere ekoizpen-etxea ere sortu du, Línea Sur deritzana.

Filmografia aldatu

Telebista aldatu

  • Anillos de oro (1983)
  • Brigada Central (1989)
  • Brigada Central 2: La guerra blanca (1993)
  • Querido maestro (1997)
  • El camino de santiago (1999)
  • Dime que me quieres (2001)
  • Severo Ochoa: la conquista del Nobel (2001)
  • Cuéntame cómo pasó (2001 - )
  • Atrapados (2003)
  • Mentiras (2005)

Antzezlanak aldatu

  • La vida es sueño (1976)
  • Los cuernos de Don Friolera (1976)
  • Los gigantes de la montaña (1977)
  • Las bodas que fueron famosas del pingajo y la fandanga (1978)
  • Retrato de dama con perrito (1979)
  • Sopa de pollo con cebada (1979)
  • Sueño de una noche de verano (1980)
  • Comedia sin título (1989)
  • Calígula (José Tamayo-rena) (1989)
  • Calígula (Ruben Szuchmacher-rena) (1994)
  • El gran inquisidor (2008)

Sariak eta hautagaitzak aldatu

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia

  • Aktore onenari Zilarrezko Maskorra (1987)

Nazioarteko Emmy Sariak

  • Finalaurrekoa Europako telebistako aktore onenaren sarian (2005)

Goya Sariak

  • Gizonezko protagonista baten antzezpen onenari Goya Sarietarako hautagaia (1987, 1988, 1990, 1993)

Zilarrezko Fotograma Saria

  • Zine aktore onena (1988)
  • Telebista aktore onena (1998, 2002, 2003)
  • Antzerki aktore onena (1990)
  • Zine aktore onena izateko hautagaia (1983, 1984, 1985)
  • Telebista aktore onena izateko hautagaia (1984, 1990, 1993, 2004, 2006, 2007)

Espainiako Aktoreen Batasunaren Sariak

  • Zine aktore onenera hautagaia (1993, 1998, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007)

Urrezko TP Sariak

  • Aktore onena (1984, 1990, 1991, 2002, 2003, 2004, 2007)
  • Aktore onena izateko hautagaia (1998, 2005, 2006)

Telebistaren Akademiaren Sariak

  • Aktore onena (2003)
  • Aktore onena izateko hautagaia (2002, 2004, 2005, 2006, 2007)

Lagun Onari

Bitxikeriak aldatu

  • Imanol Ariasek Pedro Almodóvar gonbidatu zuen antzezlan batean agertzen zen mutil bat ikusteko. Mutil hori Antonio Banderas zen: Almodóvarrek Laberinto de pasiones filma egiteko kontratatu zuen.
  • Brigada Central saileko papera prestatzeko, bere oporrak aprobetxatu zituen poliziak nola lan egiten duen jakiteko.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Imanol Arias