Ilunabarreko Eguzkiaren Leihoko Ibaia

Ilunabarreko Eguzkiaren Leihoko Ibaia, modu horretan Tolkienen testu eta mapetan agertzen ez bada ere, Henneth Annun estaltzen duten urjauziak eratzen dituenari erreferentzia egiten zaio. Ephel Duathen jaiotzen da Hortzen Dorreetako batetatik milia gutxitara, eta bere ibilbideak hegomendebalderanzko norantza hartzen du Anduinen bere urak isurtzen dituen arte, Kair Androseko uhartetik gertu.

Haradeko bidea gurutzatu berritan eta oraindik errekazto bat baino ez dela, Gondorreko gizonek eraikitako presa batek urpilatzen du, ("oso sakona ez den ibilgu batean ur gardeneko")zingira bat eratuz. Handik gertu, Frodo Zorrozabal, Samsagaz Gamyi eta Gollumek atseden hartu eta untxi gisatua jan zuten.

Ibaiak bere ibilgua jarraitzen du, jada azkarrago eta emari handiagoarekin, hegomendebalderantz, eta toki horretatik hamar milia ingurura, Gondorreko gizonek desbideratu egin zuten, Ilunabarreko Eguzkiaren Leihoa den leizearen gainetik igaroarazteko, urjauzi eder batean eroriz.

Kanpo estekak aldatu