Ilotak (antzinako grezieraz: Εἵλωτες, Heílôtes) Aintzinako Espartan jatorriz Lakonia eta Mesenia eskualdeetakoak ziren askatasunik gabeko pertsonak ziren. Euren izaera Antzinaroan ere eztabaidatze zen: Kritiasen arabera, "dudarik gabeko esklabu" ziren, baina Polluxen arabera "gizon askeen eta esklabuen arteko" estatus bat zuten. Lurrari lotuak, batez ere nekazaritzan egiten zuten lan, eta gehiengo ziren bizi ziren lurraldean, beraz jaten ematen zioten Espartako hiritarrei.

Iloten proportzioa Espartako hiritarrekin adleratuta Espartako estatuaren historian zehar aldakorra izan da. Herodotoren arabera zazpi ilota zeuden espartar bakoitzarentzat Plateako guduaren garaian (K. a. 479). Beraz ilotak ez matxinatzea zen espartarrentzat kezka iturririk nagusiena. Ilotek ohikoa zituzten tratu-txarrak, umiliazioa eta baita sarraskia ere: udazken guztietan espartarren iloten aurkako gerra deklaratzen zuten eta horrela Krypteiako kide batek hil zitzakeen erritual batean inongo arrisku eta ondoriorik gabe. Matxinadak eta iloten bizitza hobetzeko saiakerak ohikoa ziren, adibidez Zinadonen konspirazioan gertatu zena.

Kanpo estekak aldatu