Ilinti

zerealen gaixotasuna

Ilintia zelula anitzeko onddo batzuek laboreetan (bereziki zerealetan) eta sortzen duten gaitza da. Ustilago familiako onddoak dira, teliosporo asko dituztenak, eta eragiten dutena da garian, artoan edo garagarrean, buruko alearen gainean hauts beltzazka agertzea.

Ilintiak hondatutako garagarra.

Izena eta ezaugarriak aldatu

Gaixotasun ezaguna da zerealak ereiten dituzten nezkazarientzat eta aldaera desberdinak ditu hitzak euskaraz[1], horien artean ilinti, ilintxa[2] eta ikatz[3], inguruko erdaretan bezala ikatza esaten diogun gaiarekin lotuak (gazteleraz tizón, frantsesez charbon nu). Euskararen eremuaren ekialdean, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, itsu forma ere jasoa dago[4].

Patogeno hauek ekonomikoki garrantzitsu eta kaltegarriak dira, eragiten diotenean gizakientzat inportanteak diren produktuetan: artoa, garagarra, garia, oloa, azukre-kanabera eta bazka-larreak.[5] Gariaren ilintiak gariaren urdin izena ere jasotzen du (Ustilago tritici onddoak sortzen du)[6], eta artoarenari arto-ustela ere esaten zaio (Ustilago maydis‎ da kulpantea kasu honetan)[7].

Gaitza ez agertzeko trataera tradizionala, gariaren kasuan, erein aurretik "harri urdinarekin erre" edo kobre sulfatoarekin tratatzea da; gai hori uretan disolbatu ondoren, gari-haziari bainua eman, azalean lituzkeen onddoen esporak akabatzeko[8].

Erreferentziak aldatu

  1. «Ilinti - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  2. «Ilintxa - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  3. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  4. «Itsu - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  5. Bakkeren, G. and Schirawski, J. 2008. Sex in smut fungi: Structure, function and evolution of mating-type complexes. Fungal Genetics and Biology, Vol. 45 (1) S15-S21
  6. Saila, Kultur. (2011-07-18). «ustilajinal» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  7. «Arto-ustel - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  8. Sosola, Enrike. (2021-12-29). «"Gariaren urdina" ez etortzeko» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).

Kanpo estekak aldatu