Ilargi ostadarra (ostadar zuria bezala ere ezaguna), gauez gertatzen den ostadar bat da. Ilargi ostadarrak benetan dizdira ahulekoak dira, Ilargitik iristen den argi urriaren ondorioz. Ohiko ostadarrak bezala, ilargi ostadarrak, beti daude ilargiaren argi eremutik zeruaren kontrako aldean.

Ilargi ostadar baten argazkia

Ilargi ostadar bat gertatzeko baldintzarik hoberenak honako hauek dira:

  • Zeru garbia
  • Ilbetea (ilargiaren argia dizdiratsuagoa denean)
  • Goizeko egunsentia edo arratsaldeko ilunabarra iritsi bezain pronto (ilargia oraindik baxu dagoenean)
  • Hezetasun ugari egotea (urjauzietan ikustea, beraz, errazagoa delarik)

Zaila da ilargi ostadar batean koloreak ezberdintzea, argia, orokorrean, ahulegia baita begiko konoak, koloreak ikustea ahalbidetzen duten zelulak, kitzikatu ahal izateko. Baina, aldiz, argazki kamerak bai dira kolore ezberdinak ezberdintzeko gai. Bere edertasunagatik, gizakiarentzako ikuskizun eder bat da, nor beti harritu den gertaera honetaz.

2008ko urriak 19an, goizeko 4ak aldera, Alacanteko probintziako Denia hirian, ilargi ostadar bat ikusi ahal izan zen, ilargia, oso-osorik, ikusten zen zeruaren laurden bat hartzen zuen zirkulu baten barnean inguratzen zuena.

Kanpo estekak aldatu