Igogailu edo jasogailua pertsonak eta objektuak mugitzeko erabiltzen den garraio bertikala da. Igotzeko edo jaisteko erabil daiteke eraikinetan edo lurpeko eraikuntzetan. Mugikortasun-bide segurua lor dezan, atal mekaniko, elektriko eta elektronikoez osatuta dago. Beti bi mota instalatuko dira: igogailu elektromekanikoa eta igogailu hidraulikoa, zehazki oleodinamikoa deitua.

Igogailu
egitura arkitektonikoa, garraiobidea, Makina, lifting device (en) Itzuli eta elevators and escalators (en) Itzuli
Ikonoa eta

Igogailuaren osagaiak aldatu

Kabina aldatu

Kabina oinarrizko elementua da igogailuaren sisteman. Bi zatiz osatuta dago: bastidorea eta kaxa edo kabina autoportatzailea. Bastidorea gida bertikaletan bermatzen da.

Kontrapisu bertikala aldatu

Igogailu gehienek kontrapisua daramate, kabinaren pisu bera duena gehi jasan dezakeen karga maximoaren erdia. Hala, motorrak ez du kabinaren masa osoa mugiarazi behar, zati bat baizik. Hau dela eta, igogailuak kargarik gabe kontrapisuak baino gutxiago pisatzen du. Kontrapisua ere gida batzuen bidez mugiarazten da. Zehazki bere eginkizuna karga orekatzea da motorraren lana errazteko, gehiegi ez behartzeko karga mugiaraztean.

Traktore-taldea igogailu elektrodinamikoetan aldatu

Normalki, igogailuetako traktore-taldeak, abiadura-reduktoreak akoplatuta dituzten motorren bidez osatuta daude; irteerako ardatzan polea ainguran bermatuta doa, itsaspen-kableak eramateko.

Jausgailu-sistema aldatu

Berehalakoa edo etengabekoa izanda ere, kabinan, behean eta goialdeko bastidorearen muturretan, beharren arabera, jausgailu-sistema agertzen da. Mugatzaileak nabaritzen badu onartutako abiadura gainditzen dela , honek kabina gelditzen duen falkak aske uzten ditu, galaraz dezan kabina aske ez erortzea kable guztiak zatituko litekeen kasuan. Gaur egungo igogailuetan eta herri batzuen arautegiaren arabera, gorantz ere geldiarazten dira. Batzuetan kontrapisuan doan geldiarazteko sistema instalatzen da.

Kontrol-eragiketak aldatu

Igogailuetako sistemak elektronikaren bidez kontrolatzen dira; bere eginkizuna da kabinaren mugimendua dagokion norabidera bidaltzea eta geldiarazi beharko dituen pisuak aukeratzea. Otis Elevator Company igogailu elkarteak, 1925ean igogailuen taldeentzat memoria zeukan lehen kontrol-sistema asmatu zuten; horren ondorioz, bere automatizazioa eta igogailu teknikoen baztertzea onartu zuten.

Mekanismoak aldatu

Trakzio-taldeen eta hauek ekipatzen dituzten motorren ezaugarriak eta eratzea, igogailuaren abiadura nominalaren arabera eta eman beharreko zerbitzuaren arabera aldatu egiten dira.

Trakzio elektrioa duten igogailuak aldatu

Halako izena ematen zaio alde batetik kabinaz, eta beste aldetik kontrapisu batez eratuta dagoen esekitze-sistemari, non motor elektriko batek mugimendu bertikal bat ematen dien. Honek guztiak gida bertikal batzuek osaturiko sistema baten bidez funtzionatzen du eta segurtasun-sistema batzuez osatuta dago; esate baterako, zuloan (igogailuaren beheko zati hutsa) dagoen indargetzaileak eta abiadura-limitatzaile mekanikoak, kabinaren gehiegizko abiadura antzeman eta jausgailu-sistema aktibatzen duena, halakorik gertatzen bada igogailua automatikoki geratu egiten du. Igogailu elektrikoak ohikoenak dira pertsonen garraioaren abiadura txiki eta handietarako (0,8 m/s baino handiagoak), erosotasun-exijentzia altuko igogailuentzat (ospitale edo hotelak) edo sei solairu baino gehiago dituzten igogailuentzat.

Abiadura bakarra aldatu

Abiadura bakarra duten trakzio-taldeen motorrak, abiadura 0,7 m/s baino txikiagoa duten igogailuentzat bakarrik erabiltzen dira; oro har, 300 kg-ko etxebizitzako igogailuetan edo lau pertsonako karga maximoa duten igogailuetan instalatzen dira. Hauen geldialdi maila ez da bat ere zehatza eta kargaren arabera asko alda daiteke; are igoeran eta jaitsieran ere ezberdina izan daiteke. Herrialde askotan igogailu berrientzako instalazio hauek debekaturik daude geldialdian duten zehaztasun ezagatik.

Bi abiadura aldatu

Bi abiadura dituzten trakzio-taldeek polo trukagarriak dituzten motor trifasikoak edukitzen dituzte, abiadura azkarrean edo motelean funtzionatzen dutenak, poloen konexioaren arabera. Horrela, berdinketa-abiadura txikiarekin errore gutxiko balaztaketa (10 mm inguruko errorea) eta bidaia erosoagoa lortzen dira. Gaur egun, trakzio-talde hauek erretretan daude, energia asko kontsumitzen baitute eta nahiko zaratatsuak baitira.

Maiztasun-Aldaketa aldatu

Azelerazioa abiatzean eta dezelerazioa frenoak jardun aurretik, maniobra-koadroari akoplatuta dagoen maiztasun-bihurgailu baten bidez gauzatzen dira. Frenoak igogailua praktikoki geratuta dagoenean jarduten du, eta, horrela, berdinketa eta erosotasuna lortzen dira, bi abiadurako sistemak ematen dutena ere gaindituz.

Igogailu hidraulikoa edo oleodinamikoa aldatu

Igogailu hidraulikoetan eragingailua bonba baten bidez lortzen da. Honek, motor bati akoplaturik, presiopeko olioa injektatzen du maniobra-eta segurtasun-balbula batzuen bidez, depositu batetik zilindro batera, zeinen pistoiak kabina eutsi eta bultzatu egiten duen, igo ahal izateko. Jaitsieran olioaren pistoia, karga-galera handia duen balbula baten bidez hustu egiten da, poliki egiteko helburuz. Hala dela, igogailu oleodinamikoak energia bakarrik igoeran kontsumitzen du. Igoeran kontsumitutako energia, aldiz, igogailu elektromekanikoak kontsumitutakoa baino lau aldiz handiagoa da; beraz, emaitza bezala, gutxi gorabehera bi aldiz hauena kontsumitzen dute. Mota honetako igogailuek ez dute kontrapisurik. Talde bultzatzaileak igogailu elektrikoen trakzio-taldearen funtzioak betetzen ditu eta zilindroak bere pistoiarekin mugitzen ari den motorraren energia eraldatzen du. Mugimendua transmititzeko erabilitako fluidoa zirkuitu irekian funtzionatzen du; beraz, instalazioak olio-depositu bat izan beharko du. Era honetako igogailuen makinaria eta depositua edozein tokitan kokatu daitezke, honen zulotik 12 metroko distantziara kokaturik; beraz, igogailu honek eremu mugatutako kokalekuetan instalatzeko aukera gehiago eskaintzen ditu. Seguruenak, motelenak eta energia gehien kontsumitzen dutenak dira, baina igogailu gabeko etxebizitzetan instalatzeko aproposenak dira.

Makina gela gabeko igogailua aldatu

Gaur egun makina gela gabeko igogailuak edo MRLak (Machine Room Less) arrunt bilakatzen ari dira. Ikuspegi arkitektoniko batetik abantailak argiak dira: tradizionalki egondako makina-gelak okupaturiko bolumena desagertu egiten da eta horrela makina gela tradizionalaren kostuak aurrezten dira; beste helburu batzuentzat baliatu ahal izatea edo igogailuaren bidez terraza edo pisu altueneraino, non lehen makina gela kokatuta zegoen, iristea ahalbidetzen du. Mota honetako igogailuetan iman iraunkorreko gearless motorrak erabiltzen dira, zuloaren goiko aldean eta gidei zuzenean finkaturik dagoen bankada batean kokaturik dagoen maiztasun-bihurgailu batek kontrolaturiko maniobra bidez eragiten direlarik. Honekin guztiarekin, kargak zulora transmititzen dira eta ez zuloko paretara; horrela, bibrazioak murriztu eta gertuko bizilagunei eragozpenak saihesten dira.

Maniobra algoritmoak aldatu

Funtzionamendu eraginkorragoa lortzeko asmoarekin, igogailu-sistemek eskaera guztiak biltzen dituzte memoria batean baina lehentasuna ematen diete kabina higitzen ari den norabideko eskaerei. Eskaera horien kudeaketa igogailu-sistemaren algoritmoen araberakoa da. Gaur egungo algoritmo ohikoenak honako hauek dira:

Beheranzko-jasotzea aldatu

Igogailuari deitzeko botoi bakarra dago solairu bakoitzean.

Gorantz doanean, kabinatik eskatutako soilaruetan geldituko da igogailua baina ez ditu aintzat hartuko kanpoko eskaerak, bakar-bakarrik erregistratutako pisurik altuenaren gainetik dauden solairuetatik egindakoak. Behin eskatutako pisurik altuenera iritsitakoan, eskaera berririk ez badago, igogailua beherantz hasiko da higitzen.

Jaisten ari denean, berriz, portaera ezberdina izango du; izan ere, kasu honetan, igogailua ez da kabina barrutik eskatutako solairuetan bakarrik geldituko, baizik eta botoia sakatu duten solairuetan ere, behera joateko eskaerak direla suposatzen baita. Eskatutako pisurik baxuenera iritsitakoan gelditu egingo da. Hala ere, hori ez da beti betetzen: igogailuak karga-neurgailua badu eta gehienezko karga badarama, ez du geldiadirik egingo beheko solairura iritsi arte.

Goranzko-beheranzko-jasotzea aldatu

Igogailuari deitzeko bi botoi daude solairu bakoitzean: igoera-eskaera egiteko bata eta jaitsiera-eskaera egiteko bestea.

Gorantz doanean, igogailua geldituko da bai kabinatik eskatutako solairuetan, bai igoera-eskaerak egin dituzten solairuetan, baina ez ditu kontuan hartuko kanpotik egindako jaitsiera-eskaerak. Behin eskatutako pisurik altuenera iritsitakoan, eskaera berririk ez badago, igogailua beherantz hasiko da higitzen.

Jaisten ari denean jokaera berbera izango du: kabina barrutik egindako eskaerei ez ezik, kanpotik egindako jaitsiera-eskaerei ere erantzungo die igogailuak. Igoera-eskaerak, berriz, ez ditu aintzat hartuko.

Koordinazio-sistemak aldatu

Egun badira kontrol-sistema adimentsuak, igogailu bat baino gehiago dauden instalazioetan aparatuak modu eraginkorrean koordinatzea helburutzat dutenak, ahalik eta jende gehien garraiatzeko hainbat eta azkarren. Funtzionatzeko era horri bateria deritzo.

Izan ere, sistema horiek badakite zein den une oro igogailu bakoitzaren egoera eta hala, eskaera berri bat dagoenean, hari erantzuteko baldintza onenean dagoen igogailua aukeratzeko gai dira.

Erabaki hori hartzeko, aipatu bezala, denbora errealeko datu asko maneiatu eta eragiketa ugari egin behar dituzte denbora tarte oso laburrean; hori dena ahalbidetzeko, mikroprozesadore bat izaten dute.

Kanpo estekak aldatu