Ignatius Kutu Acheampong

Ignatius Kutu Acheampong (Kumasi, Urre Kosta, 1931ko irailaren 23a - Akkra, 1979ko ekainaren 16a) ghanatar militarra izan zen, Ghanako Errepublikako estatuburua 19721978 bitartean.

Ignatius Kutu Acheampong

Ghanako presidente

1972ko urtarrilaren 13a - 1978ko uztailaren 5a
Edward Akufo-Addo - Fred Akuffo
Minister for Defence (en) Itzuli

1972ko urtarrila - 1978ko uztailaren 5a
Minister for Finance and Economic Planning (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaKumasi1931ko irailaren 23a
Herrialdea Ghana
HeriotzaAkkra1979ko ekainaren 16a (47 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Faustina Acheampong (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
soldadu
Parte hartutako gatazkakKongoko krisialdia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Bizitza aldatu

Ignatius Kutu Acheampong Kumasin jaio zen 1931ko irailaren 23an. Gurasoak katolikoak eta Ashanti etniakoak ziren. Eskola katolikoetan ikasi zuen, eta Ghanako Armadan sartu zen 1959an. 1962-1963 bitartean, Kongoko krisialdian parte hartu zuen, Nazio Batuen bake indarren barnean.[1]

1972ko urtarrilaren 13an, estatu kolpe bat zuzendu zuen Kofi Abrefa Busiaren gobernuaren aurka, eta estatuburu bilakatu zen, 1978ko uztailaren 5ean, beste estatu kolpe baten bidez, Fred Akuffok eraitsi zuen arte. 1979ko ekainaren 4ko iraultzaren ondoren, Acheampong atxilotua izan zen eta, ekainaren 16an, fusilatua. [2] Hamar egun geroago, Fred Akuffo eta Akwasi Afrifa presidente ohiak ere fusilatu zituzten.

Erreferentziak aldatu

  1. Etsiah, Akylnba Kofi. Foreign policy under military rule in Ghana 1966-1982. core.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  2. The Editors of Encyclopaedia Britannica. Ignatius Kutu Acheampong. Encyclopædia Britannica, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).

Kanpo estekak aldatu