Ignalinako zentral nuklearra

Ignalinako zentral nuklearra, linburgeraz: Ignalinos Atominė Elektrinė, IAE, errusieraz Игналинская атомная электростанция, Ignalinskaya atomnaya elektrostantsiya, Lituaniako Visaginas udalerrian dagoen itxitako zentral nuklear bat da. Izena zentral nuklearretik hurbil dagoen Ignalina udalerriari zor dio.

Ignalinako zentral nuklearra
Kokapena
Estatu burujabe Lituania
Municipality of LithuaniaVisaginas Municipality
Koordenatuak55°36′16″N 26°33′36″E / 55.60444°N 26.56°E / 55.60444; 26.56
Map
Zerbitzu hasiera1983ko abenduaren 31
Zerbitzu amaiera1231UTCThu, 31 Dec 2009 :00:00 +000012amOstegunaOsteguna0012k
Potentzia instalatua2.600 megawatt
Webgune ofiziala

1978an Sobietar Batasunaren garaian eraiki zen, eta RBMK-1500 motako bi erreaktore nuklearrez osatua zegoen. Maiz, zorigaiztoko Txernobylgo zentral nuklearraren bikia dela esaten da, horregatik 1987ko Txernobylgo hondamendia jazo ostean, Ignalinako zentra nuklearraren gaitsuna murriztu egin zen. Dena den, Europar Batasunak Lituaniaren sarrera onartzeko baldintzetako bat bezala Ignalinako zentral nuklearraren itxira ezarri zuen, ondorioz 2004ean lehenbiziko erreaktorea eta 2009an bigarren erreaktorea martxan egotetik utzi eta zentral nuklearra itxi egin zen. Bestalde, beste bi erreaktore nuklear ere bazeuden, baina ez ziren inoiz amaituak izan.

Telesaila aldatu

Chernobyl (2019) telesail labur ezaguna ukrainar zentral nuklearrean girotua egon arren, Txernobylgo esklusio eremuaren debekua eta bertan filmatzeak osasunarentzat zekarren kaltearen ondorioz Ignalinako zentral nuklearrean filmatu zen.

Kanpo estekak aldatu