Igara Donostiako industrialde bat da Ibaeta auzoko hego-mendebaldean. Hiriaren mendebaldean dago. Industrialdearen izenak sarritan auzoarena ezkutatu egin du eta ohikoa bilakatu da Ibaetaren zati handi bati Igara deitzea.

Igara
 Euskal Herria
Igara industrialdeko Volkswagen saltokia.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′05″N 2°01′16″W / 43.30139°N 2.02111°W / 43.30139; -2.02111
Garaiera16 metro
Demografia

Izena aldatu

Jatorriz Igara gaur egungo industrialdean zegoen egun desagertuta dagoen baserri baten izena zen.

Etimologikoki, euskarazko eihara edo errota hitzetik omen dator. Industrialdea egin zenean baserriaren izena hori izendatzeko erabili zen.

 
Igara auzoaren aireko ikuspegia.

Industrialdea aldatu

XVII. mendean inguruan itsas-portu izateko proiektu bat garatu zen, azkenean bertan behera utzi zena, itsasoko urak haraino iristen baitziren. Horren froga gisa, bertako Portu Etxe baserriaren izena dago eta joan den mendearen argazkiak. Orain gutxi arte hezeguneak, landak eta errekak zirela eta, zonaldea ekologikoki aberatsa zen; oraindik orain Euskal Herrian desagertzear dagoen Hegoaldeko zuhaitz-igelaren presentzia baieztatuta dago. Egun, batez ere zerbitzu eta industria-auzoa da.

Industrialde horretan banketxe zenbaiten bulegoak (Kutxabank, Banco Sabadell), automobil-kontzesionarioak eta Gara egunkariaren eta Elkar argitaletxearen egoitzak daude. Zenbait etxebizitza ere aurki daiteke.

Azken hamarkadetan ohiko bilakatu da Igara izena erabiltzea Ibaetako auzoari deitzeko, gaur egun Diario Vasco egunkaria eta frontoia dauden auzuneari. Bertako kale bati Igara bidea izena ematea nahasketa handitu du; kale hori Ibaetan sortu eta garai batean Igara baserria zegoen tokiraino doa. Hori dela eta, auzokideek haien haserrea sarritan erakutsi dute, batzuetan Udalak berak nahasketa indartu duelako.[1]

 
Igara industrialdea Berioko bidetik ikusita.

Erreferentzia zerrenda aldatu

  1. Ibaeta versus Igara, www.diariovasco.com


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia

Kanpo estekak aldatu