Ifac Haitzaren Natura Parkea

Ifac edo Ifac Haitza, edo gune babestu gisa duen izenarekin, Ifac Haitzaren Natura Parkea, katalanez Penyal d'Ifac, Marina Alta lurraldean, Alacanteko probintziaren Calpe herrian dagoen natura monumentu ezaguna eta enblematikoa da, kostalde honen benetako ikurra baita. 45 hektarea ditu bakarrik ditu, Valetziako natura parke txikiena izanik.[1] Valentzia Erkidegoaren Gobernuak 1987ko urtarrilaren 19an natura parkearen izendapena eman zion. Gailurretik bista ederrak ikus daitezke, besteak beste, Formentera uhartea eta Santa Pola lurmuturra. Klima mediterraneoa da. Parkeak urtero 150.000 biztanle jasotzen ditu.[2]

Ifach Haitzaren Natura Parkea
Penyal d'Ifac

Haitza arratsean.
Koordenatuak38°38′3″N 0°4′35″E / 38.63417°N 0.07639°E / 38.63417; 0.07639
Azalera45 ha
Izendapenaparke natural
Sorrera1987
ArduradunaValentziako Generalitat

Gaztelaniaz Ifach deritzo, katalanez Ifac, bi hizkuntzetan [i'fak] ahoskatua.

Orografia aldatu

 
Hegoaldeko eta iparraldeko aldeak lotzen dituen tunela.

Parkea bakartutako haitz batean dago. Haitza Mendikate Betikoen azken muturra da. 322 metroko garaiera du. Ia uhartea da baina kontinentearekin istmo detritiko baten bitartez lotuta dago. Arroka kareharrik dira. XIX. mendean haitza zeharkatzen duen tunela egin zen.

Historia aldatu

Antza denez lehen Ifach uhartea zen baina dokumentazio historikoaren arabera, erromatarren garaian, ordurako, istmoa zen. Istmo hori handitzen jaon da eta gaur egun erabat urbanizatua dago. Dena dela, lehenengo aztarna historikoak erromatarren aurrekoak dira, K. a. IV. mendean bazegoen hemen iberoen herri bat. XIII. mendean XIII, Jakue I.a Aragoikoak, moriskoei irabazi ondoren, Ifachen herri gotortu bat sortu zuen, Pobla d’ Ifach, batez ere haitzatik ikusten ziren bistez baliatuz, inguruaren defentsa hobetzeko. Herriak gutxi iraun zuen: 50-60 urteetan Gaztelako ejertzitoak txikitu baitzuen. Oraindik-orain harresien aztarnak ikus daitezke.

XIX. mendean, ustiatzeko modurik ez zegoenez, estatuak uhartea saldu egin zuen. Esku pribatu desberdinetatik igaro zuen eta jabe haietako batek, dinamita erabiliz, gailurrera ailegatzeko bidea errazteko, haitza zeharkatzen duen tunela egin zuen. Jabe horiek haien etxeak haitzan kokatu zuten eta, ondorioz, zonalde batzuk urbanizatu ziren. XX. mendean, maldan, hotel bat eraiki zen; inoiz ez zen inauguratu eta, natura parkearen deklazioa jaso ondoren, bota egin zen.[1] Valentzia Erkidegoko Gobernuak 1987ko urtarrilaren 19an natura parkearen izendapena eman zion. 2015ean bideak konpontzeko eta lan desberdinak egiteko parkea itxi egin zen; 2016ko abuztuan berriro ere irekin egin zen.[2]

Fauna aldatu

Parkea hegaztientzat babes inguru garrantzitsua da: 80 espezia inguru aipatu dira zonaldean. Bertan, beste askoren artean, espezie hauek ikus daitezke:

Beste aldetik, Marina Alta osoa moduan, lurreko aberastasun malakologiko handia dago (barraskiloak). Koleopteroen presentzia ere garrantzitsua da.

Flora aldatu

 
Osyris lanceolata Ifachen.

Begateziao parkearen alde garrantzitsuena da. Landare bagusiak rupicolak dira, asko endemikoak: Ifacheko silene, Thymus, la arrokako eskabiosa, ferra valentziarra. Goipo aldean zuhaizkak ikusten dira, esaterako, palmitoak.

Arriskuak aldatu

Zonalde honek pairatzen dituen arazo nagusiak urbanizazioaren eta gizakiaren gertutasunaren ondorioak dira; dagoeneko, kontinentetik isolatuta dago eta gizakiaren presioa handia da.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu