Idiazabal gazta

jatorri-deitura babestua duen gazta mota euskalduna
Artikulu hau Idiazabal jatorri izena duen gaztari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idiazabal (argipena)».

Idiazabal gazta Hego Euskal Herriko hainbat tokitan egiten den ardi-gazta da, mundu osoan ezagunenetarikoa, 1987tik jatorrizko izendapena duena.

Idiazabal
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
EskualdeaGipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Bizkaia
Esnearen jatorriaArdia
PasteurizatuaEz
EgituraGogorra
Zahartze denboraGutxienez 2 hilabete
ZiurtagiriaJatorrizko Izendapena 1992

Izena Idiazabal herriak (Gipuzkoa) eman badio ere, Idiazabaldik eta Goierritik kanpo ere ekoizten dute, hala nola Tolosaldean, Urola Erdian, Araban, Nafarroan eta Bizkaian.

Ibilbidea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Idiazabalgo gaztaren ibilbidea»

2014ko martxoaren 21an Seguran Idizabalgo gaztan oinarritako ibilbidearen aurkeztu eta martxan jarri zen, berau ekoizten diren Goierri, Urola Garaia eta Debagoienako lekuetatik igarotzen delarik.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu