Ideien teoria Platonek garatutako ontologia da.

Platon: bizitza eta lanak aldatu

Bere bizitza 20 urteko lau periodotan bana daiteke:

  • Haurtzaroa: Platon Atenasen jaio zen Kristo aurreko 427 urtean. Bere familia aristokratikoa zen. Lehenengo urteetan bere klaseari zegokion heziketa jaso zuen. Kratilo, Heraklitoren ikasle izan zena, izan zuen filosofiako irakasle. Literatura zalea izan zen, olerkiak maiz agertzen direlarik bere obretan.
1.Sokratesekiko harremanak: Hogei urte zituela ezagutu zuen filosofo hau. Honen izaerak txunditu egin zuen; harez geroztik, bere dizipulurik leialena izanik. Sokrates hil zenean, Atenasetik ihes egin zuen lagun batzuekin eta Megaran ezkutatu ziren, non Euklidesek (Sokratesen dizipulua ere zena) lagunduko zien. Arriskurik ez zegoela uste zuenean Atenasera itzuli eta idazten eta irakasten hasi zen.
2.Sirakusara iristea: 390 urte aldera Mediterraneoan zehar bidaia egin zuen. Kreta, Egipto, Cirene eta Magna Graecia bisitatu zituen. Pitagorikoekin harremanetan jarri zen, eta bere sokratismoa nabarmenki aldatua suertatu zen. Sirakusako gortean jaso zuten eta hantxe bere ideia politikoak praktikara eramaten saiatu zen. Erregeari filosofiaren araberako bidezko estatua egin zezala aholkatu zion. Tiranoa, berriz, ez zegoen bere gutiziak zapuzteko prest eta Platon egiendarrei entregatua izan zen. Horiek gerlako preso kontsideratu zuten, eta esklabu bezala saldu, beranduago lagun batek erosi eta Atenasera eraman zuelarik.
  • Heldutasuna eta Akademia: Berrogei urte zituela Akademoren parkean eskola bat fundatu zuen, tokiarengatik Akademia deitu zena. Han hogei urtez irakatsi zuen eta bere elkarrizketa ederrenak idatzi zituen. Batez ere, filosofia, matematika eta astronomia irakasten zituen. Sarrerako txartel batean "Geometriarik ez dakienak ez du hemen sartzerik" irakur omen zitekeen.
  • Zahartzaroa - Estatua antolatzeko saiakera berria: 367 urtean Sirakusako tiranoa hil zen eta Platonek bere ideia politikoak praktikara eramateko momentua heldua zela uste izan zuen. Hirurogei urte zituela Sirakusara iritsi zen, baita berriro huts egin eta Atenasera itzuli behar ere. 361 urtean berriz saiatu zen eta emaitza bera izan zuen. Atenasen laurogei urte bete arte jarraitu zuen irakasten eta idazten. Akademiaren lorategian lurperatu zuten.

Bere pentsaeraren eboluzioa lehen aipaturiko periodotan bana daitezke:

  • Periodo sokratikoa. Perido honetako elkarrizketetan Sokratesen izaera eta ideiak azaltzen saiatu zen, batez ere. ("Lakes", "Karmides", "Eutifron", "Lisias", "Sokratesen apologia"...)
  • Periodo antisofista. Elkarrizketa hauetan Platonen filosofia propia aurki daiteke. Berau sofisten aurkako kritikaz osatuta dago neurri handi batean. Nabarmenenak honakoak ditugu: "Kratilo", "Protagoras", "Gorgias", "Eutidemo", "Menon", "Errepublika I liburua"
  • Heldutasun periodoa. Platonek bere filosofia sakontzen du: "Fedon", "Fedro", "Oturuntza", "Errepublika II-X liburuak"...
  • Zahartzaro periodoa. Periodo honetan bere filofia aztertu eta kritikatu egin zuen. Elkarrizketa garrantzitsuenak: "Parmenide", "Sofista", "Timeo", "Filebo", "Legeak", "Teeto"...

Problematika orokora aldatu

  • Presokratikoen herentzia: Pitagorasen dualismo antropologikoa eta arimaren hilezintasunaren teoria onartu zituen; Heraklitorengandik aldaketa geldiezina delako ideia; eleatarrengandik errealitatea aldaketa geldiezina delako ideia; eleatarrengandik izatearen ezaugarriak; filosofo pluralistak eta sofistak ere bere pentsamenduan azaltzen ziren.
  • Sokratesen herentzia: Sokratesen metodo induktiboa, edo hobeto, metodo honen emaitzak, baina gai etiko eta politikoekiko interesa bereak egin zituen. Sokratesek egiak balore unibertsalak (guztientzako baliagarriak direnak) bazirela frogatu bazuen ere, ez zuen berorien funtsaren arazoa argitu.
  • Platonen konponbidea: Platonen ustez, kontzeptu unibertsalek existentzia erreal eta mundu sentikorretik bereizia badute.

Ideien mundua aldatu

« Nahi al duk -jarraitu zuen Sokratesek- bi errealitate mota onar ditzagula? bata ikusgarria eta beste ikusezina?

-Onar ditzagun, bada.

-Eta ikusezina beti egoera berean dagoela, ikusgarria inoiz ere egoera berean ez dagoelarik?

-Onar dezagun hau ere -ihardetsi zuen Zebesek.

Fedon

»

Platonek bi errealitate bereizi zituen,, bata hauteman daitekeen errealitatea eta bestea errealitate sumaezina eta aldaezina', honi dualismo platonikoa deritzo.

Bi munduak aldatu
Ideiak aldatu
Mundu sentikorra aldatu
Demiurgoa aldatu

Ezagutzaren teoria aldatu

Ezagutzaren objektua aldatu
Ezagutzarako bideak aldatu
Ezagutza-graduak aldatu

Dualismo antropologikoa aldatu

Platonen etika aldatu

Estatu ideala aldatu

Kanpo estekak aldatu