Ibon Perez Bartzena (Lekeitio, Bizkaia, 1987ko otsailaren 28a) kazetari eta aurkezle euskalduna da. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzen diren hedabideetan lan egin du gehienbat, telebista, irratia, prentsa idatzia eta Internet euskarrietan[1][2].

Ibon Pérez

Bizitza
JaiotzaLekeitio1987ko otsailaren 28a (37 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

Ikasketak aldatu

Ibon Perez 2009. urtean lizentziatu zen Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.

2007. urteko udan, Telebilbaoko lana Local Media Televisióngo programak aurkezten txandakatu zuen: "Mundo Astrológico" eta "Coktail de tarde" magazinak aurkeztu zituen eta 2010. urtean, ikus-entzunezkoen munduan murgildu zen Multimedia Komunikazioa masterra eginda[3].

TeleBilbaotik ETBra aldatu

2008. urteko udan, Bizkaia Irratiko langile izan zen eta. Han hasi zen Ibon Perezen kazetari ibilbidea[4].

2009ko udan El Correo egunkariaren baliokide digitalean egon zen lanean eta haren funtzioa El Correoren sareko telebista / WEBTV elikatzea zen.

2010ean, Radio Euskadiko lokutorea izan zeen apiriletik ekainera bitartean. Haren ahotsa kulturako buletinetan eta Teresa Yustaren 'La noche despierta' saioan entzun zitekeen. Urte horretako uztailean EiTBn sartu zen 'Egun On Euskadi`Teleberri` eta 'Gaur Egun` albistegietan erreportari eta erredaktore lanak egiteko.

Estatu mailako telebistetako ibilbidea aldatu

2011ko abenduaren 8an eta 9an, Bilboko Euskalduna jauregian Telecincok ospatu zuen Gabonetako galako errealizazio laguntzailea izan zen. Horrela hasi ziren Ibon Pérezek estatu mailan egin dituen lanen ibilbidea.

Hurrengo urtean, 2012. urteko urtarrilean, Cuatro kateko ´Uno para ganar` programako errealizazio laguntzailea izan zen. Maiatzean berriz, ´El Precio del Deseo` pilotuko erredaktorea izan zen.

2012ko ekainetik 2013ko urtarrilera bitartean, Telecincoko´El Gran Debate` saioan ibili zen beharrean. Bertan, ikertzaile lanak eta kaleko erreportari lanak egin zituen.

2021an Cuarto milenion Garraitz uhartearen historiak landu zituen[5].

Argitalpenak aldatu

Modu aktibo batean, Deia, Euskonews[6] eta beste hainbat euskal komunikabideetan parte hartzen du artikuluak idazten[7][8][9].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu