Iberiar goi-lautada[1] (gaztelaniaz: Meseta Ibérica edo Meseta Central) Iberiar penintsularen erdialdean goi-ordokia da. Espainiako erdialdean dago, eta haren ia lurralde osoa betetzen du. Geologiaren aldetik, Paleozoikoko Mendigune Hesperikoan du sorrera; mendigune hura, higaduraren eraginez, goi-ordoki bihurtu zen.

Iberiar goi-lautada
Datu orokorrak
Garaiera650 m
Motagoi-lautada eta eskualde geografiko
Azalera400.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak40°30′N 3°30′W / 40.5°N 3.5°W / 40.5; -3.5
Estatu burujabe Espainia
Leku geografikoaIberiar penintsula

Goi-ordokiaren batez besteko altuera 600 metro da, baina iparraldeko zatia altuagoa da hegoaldekoa baino.

Alexander von Humboldt izan zen goi-lautada hori aipatu zuen lehena, XIX. mendean. Ordu arte, lurralde hori ez zen Iberiar penintsulako gainerako lurretatik bereizia zen goi-lautada bakartzat hartzen.

Geografia aldatu

Iberiar goi-lautadak 210 000 km² ditu, hau da, Espainiaren azaleraren erdia baino zenbait gehiago.

Inguruan zenbait mendigune ditu: ipar-ekialdean Iberiar sistema du, Katalunia, Aragoi eta Euskal Herritik banatzen zaiona; ipar-mendebaldean Kantauriar mendilerroa Asturias, Kantabria eta Galizatik banatzen zaio eta hegoaldean Sierra Morena Andaluziatik banatzen zaio.

Badaude zenbait mendilerro Iberiar goi-lautada zeharkatzen dutenak. Nagusiak Erdialdeko mendigunea eta Toledoko mendiak dira. Era berean Tajo, Duero eta Guadiana ibaiak goi-ordokia zeharkatzen dute.

Erreferentziak aldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu