Iberiar Kopa
Antolatzailea Espainia eta Portugalgo
federazioak.
Garaia 1935-2005
Eremua Espainia eta Portugal
Parte hartzaileak 2

Iberiar Kopa (portugesez Taça Iberica, gazteleraz Copa Ibérica) Espainiako eta Portugalgo talderik onenaren artean jokaturiko futbol txapelketa izan zen. Ez zuen jarraipen handirik izan.

Lehenengo ekitaldia 1935ean izan zuen, Iberiar penintsulako talderik onena zein zen erabakitzeko, Portugalgo Liga irabazlea zen FC Portok irabazi zion Espainiako txapelduna zen Betis Balompiéri. Gerra Zibila pasa ondoren 1941ean liga modura antolatzea erabaki zen, herrialde bakoitzeko lau talderekin, baina arazo ekonomikoak zirela eta ez zen aurrera eraman.

Bigarren ekitaldia 1983an jokatu zen, oraingoan SL Benfica eta Bilboko Athletic Klubaren artean eta oraingoan ere portugaldarrak izan ziren nagusi.

1991ean Kopa txapelduna zen Atlético de Madridek irabazi zion Liga txapelduna zen Benficari. 2000 hamarkadan bi ekitaldi izan ziren, lehena Liga txapeldunen artean eta azkena Kopa txapeldunen artean.

Palmaresa aldatu

Urtea Irabazlea Emaitza Finalista
1935   FC Porto 4-2   Betis Balompié
1983   SL Benfica 1-2, 3-1   Athletic Club
1991   Atlético de Madrid 1-1, 3-2   SL Benfica
2000*   Sporting C. Portugal 2-1   Real Madrid
2005   Vitória de Setúbal 4-1   Real Betis Balompié
  • 2000 urteko edizioak "Penintsulako Kopa" izena izan zuen.

Garaipenak aldatu

Taldeka aldatu

Taldea Irabazi Finalista Garaipenak
  SL Benfica
1
1
1983
  FC Porto
1
0
1935
  Atlético de Madrid
1
0
1991
  Sporting Clube de Portugal
1
0
2000
  Vitória de Setúbal
1
0
2005
  Real Betis Balompié
0
2
  Athletic Club
0
1
  Real Madrid
0
1

Federazioka aldatu

Federazioa Irabazi Talde txapeldunak
  Portugal
4
FC Porto, SL Benfica, Sporting Clube de Portugal, Vitória de Setúbal
  Espainia
1
Atlético de Madrid

Kanpo estekak aldatu