Ibaizabal (itsasontzia)

Ibaizabal
Euskal Herria
Zerbitzua: Joaquín Mazarredo
Ezaugarriak
Bulkada: Lurrun-makina
Artikulu hau lurrunontziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibaizabal (argipena)».

Ibaizabal XIX. mendean eraikitako lurrunontzia izan zen, Bilboko itsasadarrera ailegatu zen lehendabizikoetako bat.

Bordelen erosi zuen 1851n Joaquín Mazarredok. Nahiko zahartuta zegoenez, mutikoek Manuzar esaten zioten burlaizez. Pala zalapartatsuak zituen bere alboetan. Bidaiariak garraiatzen zituen Bilbo eta Portugalete artean, tartean geldialdiak eginez. 1858an erabilezin bilakaturik zegoen eta Nervión baporeak ordezkatu zuen.[1]

Berdez margotu zuten eta oihal baxu bat zuen emakumeak babesteko. Brankan 60 lagun eta popako ganberan beste 100 garraiatzen zituen. Goizez irten zen Bilboko Areatzako kaitik eta ordubeteko edo bi orduko bidaia egiten zuen. Arratsaldean itzultzen zen. Popan 4 erreal eta brankan 3 ordaintzen zituzten.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Montero, Manuel. (1997). Crónicas de Bilbao y de Vizcaya (Los negocios de Bilbao). IV Donostia: Txertoa, 36-38 or. ISBN 84-7148-326-2..
  2. Bañales, Goio. Enkarterriko ontzi mundua: Portugalete eta Somorrostroko Harana. Enkarterrietako Museoa, 78 or..

Kanpo estekak aldatu