Ibaeta (arraun-taldea)

Ibaeta Donostiako Ibaeta auzoko arraun elkarte bat izan zen, jarduera nagusia 1960ko hamarkadan izan zuena.

Historia aldatu

Ibaeta arraunketa elkarteak trainerilla zuen, eta 1960an hasitako Gipuzkoako Trainerilla Ligan parte hartu zuen, hainbat ediziotan.

Baina parte-hartze esanguratsuena traineruan izan zuen, 1961eko Kontxako Banderan. Urte hartako trainerilla ligan erabilitako arraunlariei Txapel Aundi taldeko hainbat elementu gehitu zizkieten, Anjel Isturitz patroiarekin, Kontxarako tripulazioa osatzeko.[1]

Honako arraunlari hauek bildu zituzten traineruan: Ibaeta taldekoak, Balentin Alkorta, Martin Isasa, Martin Ezeiza, Natalio Galdos, Jose Lizaso, Martin Artola eta Jose Antonio Aiala; Txapel Aundikoak, Jose Antonio Mujika, Jesus Ramon, Benito Erdozia, Rikardo Etxepare, Ramon Arostegi eta Jose Antonio Artano.[2]

Erreferentziak eta oharrak aldatu

  1. OBREGÓN, Angel (2015): 330
  2. Ciaboga aldizkaria, 1961ko alea.

Bibliografia aldatu

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
  • OBREGÓN SIERRA, Angel (2015): Historia de las traineras. 1939 - 1963. Del esplendor a la crisis. Santander. ISBN 978-84-608-4724-3

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.