ISO/IEC 15504 software produktuak, garapen prozesuak eta sistemak mantentzeko eredua da.

1991.an hasita, SPICE (Software Process Improvement and Capability dEtermination) proiektuak estandarrak garatzea da, softwarearen garapenaren prozesuaren balorazioa egitea ahalbideratuko dutenak.

SPICEren helburua SQArentzako nazioarteko estandar bat garatzea da, antolakunde batek softwarea ekoizteko, proiektu berriak egiteko eta momentuan dauden prozesuen hobekuntza egiteko daukan kapazitatea neurtzeko asmoarekin.

Helburuak aldatu

  • Gizakiari eta beharrizan teknologikoei erantzuteko prozesuak bildu.
  • Ebaluatzaileentzat prestakuntza zehaztu
  • Kapazitatearen zehaztapena lagundu, arriskuen identifikazio eta analisirako
  • Produktibitatea hobetzen duten prozesuak bultzatu.
  • Software kalitate produktuak bultzatu
  • Ez aurreikusi antolakuntza egitura zehatzak, kudeaketa filosofiak, softwarearen bizitza ziklo ereduak, teknologiak edo garapen metodoak.
  • Prozesu bakoitzarentzat oinarrizko praktikak definitu.
  • Modu egonkor eta fidagarrian erabili ahal izatea, ulerterraza, erabilerraza eta independentea kulturalki.
  • Antolakundeek software garapeneko prozesu errepikakorrak eramatea bultzatzea.
  • Antolakuntza maila ezberdinetan erabilgarriak izatea.
  • ISO 9000rekin bateragarria izatea.
  • Ahal denean objektiboa eta kuantitatiboa izatea.
  • Garapen prozesurako hobekuntza gida bat eskaintzea.

Bestelako iso estandarrak aldatu

  • ISO/IEC 9126-1: softwarearen kalitatearen ezaugarriak eta metrikak
  • ISO/IEC 12207: softwarearen bizitza zikloaren prozesuak
  • ISO/IEC14102: informazioaren teknologia, ebaluaziorako gida eta CASE herramienten aukeraketa
  • ISO/IEC 15026: integritate mailak sistemetan eta softwarean
  • ISO/IEC 15271: ISO/IECen softwarearen bizitza zikloen prozesuetarako gida
  • ISO/IEC 15846: softwarearen ezarpenaren kudeaketa

Kanpo estekak aldatu