iPod

Applek garatutako multimedia erreproduzitzaile digital eramangarria

iPod Applek garatutako multimedia erreproduzigailu produktu familia da. 2001eko Urrian kaleratu zen lehendabiziko bertsioa eta harrez gero aldaera desberdinak zekartzaten makinak ekoitzi dituzte Apple etxekoek. Egungo linea osatzen dute: iPod classicoak, hasierakoaren tankerakoa eta diska-gogor batean oinarriturik dagoena; iPod touch pantaila taktildunak, iPhone berriaren antzerakoa; iPod nanoak, bideoak erakusteko gai dena, eta iPod shuffleak, pantailarik gabekoa. Tartean kaleratu ziren bestelako linearik ere, besteak beste, iPod mini-a (iPod nano-ak ordezkatua) eta iPod photo moldaera (iPod classic linean barneratutako funtzioak zekartzana). iPod classic modeloak disko gogordun biltegiratze euskarriak diren artean, besteak, Microdrive euskarrian oinarritzen den mini-a ezean, flash memoria darabilte tamaina murrizteko asmoz. Beste hainbat musika digital erreproduzigailuren tankeran iPod desberdinek datuen kanpo biltegiratze euskarri bezala erabili daitezke. Gailuetara musika transferitzeko erabiltzen den softwarea berezia da, Apple beraren iTunes programa, hain zuzen. Honen bitartez musika biltegi bat bailitzan egituratuta gorde daitezke kantuak, eta entzun, grabatu edota musika CDtatik jaso. Gainera lekuan lekuko iPod gailuak jasanez gero, irudiak, bideoak, jokoak eta egutegiak ere bidali ahal dira. Honen garapenerako, Apple, iPod desberdinentzako interfaze bakarra sortzean eta erabilerraztasunean zentratu zen, aukera teknikoagoak pixka bat alde batera utzita. Honela bada, 2007ko Irailera arte 110 miloi unitate saldu dira mundu zabalean barrena (“The Beat Goes On” konferentzian horrela adierazi zutenez) eta inoizko salmenta hoberena izan duten soinu digital erreproduzigailu seriea bihurtu dira dagoeneko.

IPod
portable media player (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaSteve Jobs
GaratzaileaApple Inc.
SortzaileaJonathan Ive
Saldutako kopurua390.000.000
Historia
Sorrera2001eko urriaren 23a

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.