Iñigo Lamarca

abokatua

Iñigo Lamarca Iturbe (Donostia, Gipuzkoa, 1959ko uztailaren 13a) Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa izan da 2004 eta 2014 artean.[1]

Iñigo Lamarca

ararteko

2004ko ekainaren 18a - 2015
Bizitza
JaiotzaDonostia1959ko uztailaren 13a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta arartekoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Gipuzkoako Batzar Nagusiak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEuskal Sozialistak Elkartzeko Indarra

Biografia aldatu

Lizentziatura lortu baino lehen, Iñigo Lamarca euskara irakaslea izan zen AEKn, Deustuko Unibertsitateko Euskal Kultur Mintegiko (EKM) kidea karreraren lehen bi urteetan (1976-77 eta 1977-78), unibertsitate horretako Zuzenbide Fakultatean ikasi zituenak, baita Euskal Unibertsitate Barrutiaren Aldeko Batzordeko kide ere. ESEI (Euskadiko Sozialistak Elkartze Indarra) alderdi politikoko kide izan zen 1981 arte, eta bertako Batzorde Betearazleko kide izan zen. Zeruko Argia aldizkariko kolaboratzailea izan zen 1976tik 1978ra. Zuzenbide Fakultatean irakasle hasi aurretik, Donostiako Rikardo Arregi euskaltegiko eta Gipuzkoako Elizbarrutiko Irakasle Eskolako irakasle izan zen.[2]

Abokatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu da eta Konstituzio Zuzenbideko irakasle izan da Euskal Herriko Unibertsitatean 1984 eta 1994 artean. Derecho autonómico vasco (1991) liburuaren egilekidea da. 1994an, legelari kargua hartu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietan.[1]

Euskal Autonomia Erkidegoko eta euskal lurralde historikoetako zuzenbidearen arloan hainbat ikerlan egiteaz gainera, joera homosexualeko eta identitate transexualeko pertsonen eskubideak defendatzeagatik nabarmendu da batez ere. Hori dela eta, 1997an Gehitu, Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Elkarteko lehendakari izan zen ararteko izendatu zuten arte 2004an.[1] Horren haritik, Gay nauzu (1999) liburua idatzi du. Ohiko kolaboratzailea izan da Gehituren garaian hainbat komunikabidetan: Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Euskaldunon Egunkaria, Euskalerria Irratia eta Irutxulo; eta iritzi artikuluak idatzi ditu idatzizko hainbat hedabidetan.[2]

Eusko Legebiltzarrak ararteko izendatu zuen 2004ko ekainaren 18an, eta berriz hautatu zuten kargu horretarako 2009an. 2015ean Legebiltzarrak Manuel Lezertua aukeratu zuen ararteko berri gisa eta beraz, Iñigo Lamarcak kargua utzi zuen.[1]

Lanak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «2004-2015 - Iñigo Lamarca Iturbe» www.ararteko.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  2. a b «Nueva Economía Fórum» www.nuevaeconomiaforum.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).

Kanpo loturak aldatu