Iñaki Aldekoa Azarloza

ezker abertzaleko politikaria
Artikulu hau Zornotzako politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iñaki Aldekoa».

Iñaki Aldekoa Azarloza (Zornotza, Bizkaia, 1940a - 2021eko apirilaren 8a[1]) ezker abertzaleko politikaria izan zen. Herri Batasunako zein Aralar alderdiko politikaria izan zen. Ikasketaz ingeniari kimikoa zen.

Iñaki Aldekoa Azarloza

(2011)

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986ko uztailaren 8a - 1987ko uztailaren 7a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaZornotza, 1940
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2021eko apirilaren 8a (80/81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: linfoma
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kimika-ingeniaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaETA Berri
Euskal Sozialista Biltzarrea
Herri Batasuna
Aralar

Ibilbidea aldatu

Aldekoaren ibilbide politikoa EGIn hasi zen. Militantzia horrek Larrinagako kartzelara eraman zuen non urte bete egin zuen preso. Handik irtenda, ETA Berrin kidetu zen baino ez zuen luze egin bertan espainolistatzat jo baitzuen. Ondoren Movimiento Socialista de Euskadi (MSE) izeneko erakundean kidetu zen. MSE ELA sindikatuaren eszisio bat zen 1962an sortutakoa[2].

MSEk ESB alderdi politikoaren sortzaileetako bat izan zen 1975ean eta alderdi berriaren idazkari nagusi aukeratu zuten Aldekoa 1977an. ESB Herri Batasunaren (HB) sortzaileetako bat izan zen. 1978az gero HBren Mahai Nazionaleko kide izan zen 1990eko hamarkada hasi arte

Herri Batasunaren izenean Aldekoa nafar parlamentario aukeratu zuten 1979ko hauteskundeetan eta 1983an berrautatu zuten.1983tik 1985era preso sartu zuten, ETAri laguntzea egotzita.

1986an Espainiako Diputatuen Kongresuko kide aukeratu zuten Nafarroan eta bertako kide izan zen 1987. HBren politikari jarraiki ez zuen parte hartu Kongresuaren ohiko jardunean.

Espainiako Gobernua eta ETA Aljerren bakerako elkarrizketa-mahaian eseri zirenean (1986-1989), Erakundearen aholkularien taldean hartu zuen parte. Aljerreko elkarrizketen porrotak Ezker Abertzalearen estrategia politiko-militarraren gero eta kritikoagoa izatera bultzatu zuten eta horrek Mahai Nazionala 1992an uztera eraman zuten.

Lizarra-Garaziko prozesuaren bilakaera eta porrotak eraman zuten, Euskal Herritarrok-en Aralar ildo politikoan parte hartzera eta Aralar partidu politiko bihurtzeko prozesuan bultzatzaileetako bat izatera. Aldekoak honela zioen 2002n Euskaldunon Egunkariari emaniko elkarrizketa batean. «Historikoki borroka armatuak esanahi eta eduki bat izan badu ere, egun ez du zentzurik, eta ETAk borroka utzi behar luke»[3].

Aralarreko zuzendaritzako kide izan zen eta 2007-2011 legealdian Arabako Batzar Nagusietako batzarkidea.

Erreferentziak aldatu

  1. «Iñaki Aldekoa ezker abertzaleko diputatu eta preso ohia hil da» naiz: 2021-04-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  2. «Aldekoa Azarloza, Iñaki - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  3. Urain, Jon O.. «Ezkerreko subiranismoa «bokazio»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).

Kanpo estekak aldatu