Huts ponpa

Presio atmosferiko baxua behar duen eremutik airea eta kondentsatu ezin daitezkeen gasak ateratzen dituen konpresorea

Huts ponpa alde guztietatik erabat itxitako bolumen batetatik gas molekulak ateratzen dituen ponpa mota bat da, erabatekoa ez den hutsa sortzeko. Huts ponpa, 1650. urtean asmatu zuen Otto von Guerickek, Galileo eta Evangelista Torricelliren lanek akuilatuta. Magdeburgoko Hemisferioak erabiliz.

Huts ponpa motak aldatu

Errotaziozko paladuna aldatu

 
Lobuludun huts ponpa, errotaziozko huts ponpa mota bat

Abangoardiazko eraikuntza teknika eta, fabrikazio fasean, zenbaki kontroldun lantegiak erabiliz P. V. R. izeneko huts ponpek, eraginkortasun eta kalitate handia dute, honako erabilera hauekin ekonomizatzen duten ezaugarriak:

  • Gorengo presioa dagoen tokian, ponpatze abiada handia. Gorengo presioa 850 eta 0,5 mbar artean dago.
  • Soinu maila txikia
  • Kutsadurarik eza
  • Aire bidezko hoztea
  • Eraikuntza bereziki sendoa
  • Mantenu urria

PVL/EU eta PVL/B-EU/B huts ponpa sailak, etapa bakarreko errotaziozko paladun ponpak dira. Airearen birzirkulazioaren bidezko lubrifikazio sistema automatikoa dute, aire xurgaketarako erabiltzen dira batik bat, tartean ur lurrina egon arren, baita jarraikako industria prozesuetarako ere. Bi bertsiotan eraikitzen dira, bere erabilerarako aurreikusitako hutsaren arabera. Sorta osoa 10 m3/htik, 1200era doa (PNEUROP 6602 araudiaren arabera).

Eraztun likidozkoak aldatu

Eraztun likidozko huts ponpek, eraikuntza sinplea baina sendoa dute, honako ezaugarri hauekin:

  • Konpresio ia isotermoa
  • Barne lubrifikaziorik gabe
  • Lurrin eta gas gehienak erabiltzeko ahalmena
  • Likido eta solidoen sarreraganako perdoia.
  • Korrosioari erresistenteak diren materialentzako diseinu sinplea

Eraztun likidozko ponpak, zilindrikoki mandrinatutako karkasa batetaz osaturik daude. Bertan, errotorea, eszentrikoki jarrita dago. Karkasa neurri bateraino (ez osorik) likidoz betetzen da, zerbitzuko likidoa deitua, eta, errotorearen biraketarekin, karkasari eransten zaion eraztun hidrauliko batean bihurtzen da. Honela, errotorearen sorkiaren erdigunea eszentrikoki jarrita, lanleku faltziforme bat, errotorearen besoek bitan banatzen dute.

Eraztun likidozko huts ponpek, 10 m3/htik 30000rainoko xurgaketa ahalmena dute, 30 mbar absolututik beherako hutsa eratuz.

Eragozpenak

  • Xurgaketa ahalmen handia
  • Prozesu fluidoa eta fluido laguntzailea (eraztun likidoa) nahastu egiten dira, kutsadura sortuz.

Diafragma edo mintz ponpa aldatu

 
Mintz ponpa baten funtzionamendu printzipioa

Mintz ponpa edo diafragmazkoa, mugimendu positibodun ponpa bat da. Likidoa ponpatzeko, elkarrenganako eragina duten teflonezko edo kautxuzko diafragma bat eta honen mugimenduaren arabera, ireki edo itxi egiten diren balbula batzuen ekintza konbinatzen du. Batzuetan, ponpa mota honi, mintz ponpa ere deitzen zaio. Diafragmazko ponpa motak, hiru dira:

  • Lehenengo motakoak: Kasu honetan, diafragma, itxi egiten da, alde batean, ponpatuko den likidoa duela eta, bestean, airea edo likido hidraulikoa duela. Diafragma tolestu egiten da, ponparen konpartimentuko bolumena, igo eta jaitsaraziz. Pare bat balbulek, korronteak kontrako zentzu bat izatea eragozten dute.
  • Bigarren motakoak: Hauek, lehen deskribatu den bezala, dislokazio positibo bolumetrikoarekin lan egiten dute, baina, aurrekoek ez bezala, kasu honetan, diafragmak mugitzen duena ez da ez olioa ez airea. Motorraren engranajeen bulkada bidezko funtzionamendu elektromekaniko bat du. Modu honek, diafragma ekintza mekaniko batekin tolesten du diafragma, eta, diafragmaren alde bat aireari irekita dago.
  • Hirugarren motakoak: Hauek, bi alboetan ponpatuko den likidoarekin itxi gabeko diafragmak ditu. Diafragmak berriz tolesten dira bolumena aldaraziz.

Edozein motatako konpartimentu baten bolumena igoarazten denean (diafragma jaitsi egiten da), presioa jaitsi egiten da, eta likidoa konpartimentuaren barnean sartzen da. Konpartimentuaren presioa igotzen denean, bolumena jaitsi egiten baita (diafragma igo egiten da), aurretik gordetako likidoa irtenarazi egiten da. Azkenik, diafragma jaitsi egiten da, konpartimentuaren barnera likido gehiago bultzatuz, honela, zikloa amaituz. Ekintza hau, barne-errekuntzako motor baten zilindroaren oso antzerakoa da.

Kanpo estekak aldatu