Huntza taldea

Musika talde euskalduna

Huntza taldea 2014an Bilbon sortutako musika taldea da, unibertsitate giroan elkartutako 6 gazte gipuzkoarrek osaturikoa.

Huntza
Datuak
JatorriaBilbo, Euskal Herria
Musika motatrikiti, pop, ska
Urteak2014 - 2024
Taldekideak
Josune Arakistain
Uxue Amonarriz
Aitor Huizi
Aitzol Eskisabel
Inhar Eskisabel
Peru Altube
Informazio gehigarria
https://huntza.eus
Facebook: huntzamusikataldea Badok: huntza Spotify: 2xsV97ZLIyNIiqUpBfSiX2 iTunes: 1178649819 Last fm: Huntza Musicbrainz: 5bb3ddf2-697f-4f3e-9c72-400df42a7f09 Discogs: 6405047 Allmusic: mn0004075493 Musikasten: huntza Deezer: 11408010 Edit the value on Wikidata

2023ko otsailaren 23an iragarri zuten taldeak amaiera emango diola bere ibilbideari. Azken kontzertua 2024ko otsailaren 3an izan zen[1].

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Taldekideak ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.

Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Abesti honekin oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omendu zituzten. Hasiera apal honek, ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei. [2]

Aldapan gorarekin arrakasta aldatu

2016ko azaroan Aldapan gora kantuaren bideoklipa kaleratu zuten, Mutrikun grabatu zena, eta arrakasta itzela izan zuen. Abestia 2/4ko konpas sinple batean oinarritua izan arren, trikitixako konposizioetan izan ohi den bezala, pop-rock kutsu nabarmena du sartutako kontrapuntuak direla eta. Durangoko Azokarako Ertzetatik disko atera zuten eta Azokako salduenetakoa izan zen.[3] Diskoa Usurbilgo Higain estudioan grabatu zuten Haritz Harreguyren gidaritzapean.

2017an Japoniaraino joan ziren kontzertuak ematera Ertzetatik Tour izeneko kontzertu biran[4]. Lumak izenarekin bi abestitako EP-a atera zuten eta irabaziak Gipuzkoako haur onkologikoen guraso elkartearentzako (Aspanogi) izan ziren[5].

2018an Lasai lasai izeneko EP-a aurkeztu zuten, Zubietako hipodromoan grabaturiko bideoklip eta guzti[6], eta Mafalda eta Tremenda Jauría taldeekin elkarlanean "Zer izan" abestia atera zuten[7]. Urte berean taldeak bigarren disko luzea plazaratu zuen, Xilema izenekoa. EITBko Gaztea! irratiko DIDA saioan aurkeztua izan zen, eta bideoklipa telebistako kate nagusian atera zen. Ondoren kontzertu birari ekin zioten, tartean Argentinan eta Uruguayen ere egon ziren[8], eta 2019an ere luzatu zen bira hau[9]. 2019an bertan Madrilen "Ororea (Orgull)" abestia grabatu zuten Roba Estesa abeslari katalanarekin batera eta bideoa oso ezagun egin zen[10]. 2019ko apirila eta maiatza artean "Buruz behera" abestiaren bideoklipa grabatu zuten Laidan eta Sopelan[11].

Pandemiaren ostekoa aldatu

2020an Europan zeharreko bira antolaturik zeukaten baina COVID-19 pandemiak dena bertan behera utzi zuen. Uda amaieran Euskadiko Orkestrarekin batera hiru abesti plazaratu zituzten, "Aldapan gora", "Olatu bat" eta "Lasai lasai". Josune Arakistainek bakarrean orkestrak lagunduta egindako "Olatu bat" abestiaren bertsio hau bereziki arrakastatsua izan zen[12]. 2021. urtean nazioarteko musikariekin hainbat kolaborazio egin dituzte, besteak beste Doctor Prats ("Haizeak")[13] eta Lildami ("Si vols")[14] kataluniarrekin eta Julieta Venegas mexikarrarekin ("17:21" abestia)[15]. 2021eko azaroan plazaratutako disko berriko singleak izan ziren "Haizeak" eta "17:21". Diskoak Ezin ezer espero izena izan zuen. Aurrekoak baino disko intimistagoa da[16].

Taldekideak aldatu

Diskografia aldatu

Ertzetatik aldatu

  • Ertzetatik (2016, Mauka Musikagintza)
    • Iñundik iñoare
    • Kalabazak
    • Aldapan gora
    • Ipuinetan
    • Zarako apretak
    • Herri Unibertsitatea
    • Hautsetatik
    • Gauerdiko biolinak
    • Gaztetxeak bizirik
    • Harro gaude
    • Beste bat
    • Parent(h)esiak

Lumak aldatu

Lasai lasai aldatu

Xilema aldatu

  • "Xilema" (2018, Mauka Musikagintza)[18]
    • Deabruak gara
    • Lasai, lasai
    • Zelatari
    • Promesetan
    • Imajina
    • Buruz behera
    • Olatu bat
    • Arin arina?
    • Ilusioz bete

Ezin ezer espero aldatu

  • "Ezin ezer espero" (2021, Mauka Musikagintza)[19]
    • Odoletan
    • 17:21
    • Izan nahi dut
    • Haizeak
    • Poema nekatu bat
    • Punta punte bi
    • Damutu asko
    • Agur Itaka

Erreferentziak aldatu

  1. Telleria, Miren Mujika. «Huntza taldeak amaiera eman dio bere ibilbideari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  2. «Huntza» Mauka agitaletxea 2016ko azaroa.
  3. «Huntza, Ertzetatik» Infernuko hauspoa 2016ko azaroa.
  4. «Huntza taldekoak Japoniara doaz» Goierriko Hitza 2017-09-05 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  5. HUNTZA, Lumak. (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
  6. Huntza: ‘Lasai, lasai’. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  7. gaztezulo. «ZER IZAN - Huntza, Mafalda eta Tremenda Jauría» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  8. (Gaztelaniaz) lamancharock. (2018-11-02). «Arranca la gira de Huntza en Argentina y Uruguay» La Mancha Rock (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  9. «Huntzakoek 'Buruz Behera' jarriko dute uda, kontzertuz-kontzertu» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  10. (Ingelesez) Huntza (Ft. Roba Estesa) – Ohorea (Orgull). (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  11. «BURUZ BEHERA BIDEOKLIPA» HUNTZA 2019-06-01 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  12. «Huntza sinfonikoa, Euskadiko Orkestrarekin eta Fernando Velazquezekin, EiTBn ikusgai» www.eitb.eus 2020-07-02 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  13. gaztezulo. «Huntza ft. Doctor Prats - 'Haizeak'» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  14. (Katalanez) Si vols, de l'àlbum "Si vols" (Lildami, Huntza, Kickbombo). (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  15. «Huntza feat. Julieta Venegas: 17:21» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-11-11 (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  16. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-18). «Huntza taldeak aldaketaz beteriko diskoa aurkeztu du: ‘Ezin ezer espero’» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).
  17. Lumak. (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
  18. «Xilema» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).
  19. «Ezin ezer espero» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).

Kanpo estekak aldatu