Hugo Argüelles (Veracruz, 1932ko urtarrilaren 16a - Mexiko Hiria, 2003ko abenduaren 24a) mexikar idazle eta antzerkigilea izan zen.

Hugo Argüelles
Bizitza
JaiotzaVeracruz1932ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria2003ko abenduaren 24a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, antzerkigilea eta antzerki zuzendaria
IMDB: nm0034553 Edit the value on Wikidata

Medikuntza ikasi zuen bost urtez Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan, eta arte dramatikoa hiru urtez Arte Ederretako Institutu Nazionaleko Antzerki Eskolan. Gaztelaniazko irakaslea izan zen Mexikoko Unibertsitate Autonomoan. Arte dramatikoko irakaslea izan zen, eta Arte Ederretako hainbat eskola sortu zituen Mexikon. 1979an literatura dramatikoko lantegia sortu zuen. 1982an urteko idazlerik onenaren saria eman zioten El ritual de la salamandra (Arrubioaren erritua) lanagatik. Hainbat filmetako gidoiak ere egin ditu, besteak beste, La primavera de los escorpiones (Eskorpioien uda), Las pirañas aman en cuaresma (Pirainak garizuman maitatzen dute), Las figuras de arena (Hondarrezko irudiak), Los amantes fríos (Maitale hotzak) eta One way (Bide bat). Idatzi dituen lanen artean aipagarriak ditu: Los prodigiosos (Miragarriak), Los cuervos están de luto (Beleek lutoan daude), El velorio en turno (Gaubeila-txanda), Doña Macabra (telebista-saioa), El ritual de la Salamandra (1982, Arrubioaren erritua), Los amores criminales de las vampiras morales (1983, Banpiro moralen amodio kriminalak), Los caracoles amorosos (1988, Barakuilu maitatiak), Trilogía Musical (1994, Musika trilogia).

Erreferentziak aldatu