Huddinge Suediako hiri bat da eta Stockholmgo konderriko bigarren hiria da, Stockholm hiriburuaren ondoren handiena. 2015eko erroldaren arabera 105.311 biztanle ditu.

Huddinge
Suediako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaStockholmgo konderria
SödermanlandProbintzia
AlkateaDaniel Dronjak Nordqvist (en) Itzuli
HerriburuaHuddinge Centre (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak59°14′N 17°59′E / 59.23°N 17.98°E / 59.23; 17.98
Map
Azalera140,63 km²
MugakideakStockholm udalerria, Ekerö udalerria, Botkyrka udalerria, Haninge udalerria eta Tyresö udalerria
Demografia
Biztanleria113.920 (2023ko abenduaren 31)
−436 (2023)
Dentsitatea748,85 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1971ko urtarrilaren 1a
Hiri senidetuakNuuk, Tychy, Debrzno (en) Itzuli, Vantaa eta Lyngby-Taarbæk Municipality (en) Itzuli
Hizkuntza ofizialasuediera eta finlandiera
http://www.huddinge.se/

Geografia aldatu

Hiriburuaren hegoaldean dagoen Södertörn penintsularen erdialde guztia hartzen du. 140 km²-ko azalera du, hauetatik 9'62 km² aintzirek osatzen dute eta eremuaren erdia baino gehiago landa eremua da eta nekazaritza zabalduta badago ere bederatzi natura erreserba ditu.

Natura Erreserbak aldatu

Aintzirak aldatu

  • Vårbyfjärden
  • Albysjön
  • Gömmaren
  • Långsjön
  • Trehörningen
  • Mörtsjön
  • Orlången
  • Kvarnsjön-Gladö
  • Kärrsjön
  • Holmträsket
  • Rudträsket
  • Ådran
  • Trehörningen-Paradiset
  • Långsjön-Paradiset
  • Ormputten
  • Öran
  • Lissmasjön
  • Trylen
  • Kvarnsjön-Lissma
  • Ågestasjön
  • Magelungen
  • Drevviken

Historia aldatu

Huddinge izena bertako lehenengo biztanleak izan ziren Uddung leinuak ematen dio. Huddingeko historia kontatzeko 1000 urte egin behar da atzera, Bikingoen Aroraino. Itsasontzi etsaiak inguratzen zirenean Mälaren aintziran kkaturik zituzten balizak pizten zituzten eta muinoetara egiten zuten alde. Hortik dator udalaren armarria.

2008an udalerria bitan banatzeko erreferenduma egin zen baina ez zen egitasmoa aurrera atera.

Banaketa administratiboa aldatu

Udalerriak zazpi barruti ditu.

  • Sjödalen-Fullersta (22.304 bizt.)
  • Stuvsta-Snättringe (15.847 bizt.)
  • Flemingsberg (14.924 bizt.)
  • Skogås (13.783 bizt.)
  • Segeltorp (11.870 bizt.)
  • Vårby (10.115 bizt.)
  • Trångsund (9.912 bizt.)

Kirolak aldatu

Izotz-hockeyak indar handia dauka. Huddinge IK taldea da bertakoa eta lehen mailan ari ez den arren nazioarteko txapelketetan ari diren jokalariak eman ditu, hala nola, Michael Nylander, Mattias Norström eta Kent Johansson.

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Kanpo estekak aldatu