Huaca edo waka (kitxuaz: wak'a), Andeetako kulturetan, leku eta gauza sakratuak, hala nola muinoak, tenpluak, zuhaitzak, iturburuak, haitzuloak edo forma bitxiko harriak, izendatzeko erabiltzen zuten hitza da. Bertan espirituak bizi zirela uste zuten, eta opari edo sakrifizioak eskaintzen zizkieten. Haur bikiak, normala dena baino hatzamar gehiago zituzten pertsonak, forma arraroko landareak eta pertsonen gorpuak ere huacatzat hartzen zituzten. Amuleto gisa erabiltzen zituzten huaca eramangarriak (harri koxkorrak) ere izaten zituzten[1].

Inkak huaca guztiekin hitz egiten du, Felipe Guamán Poma de Ayala kronikagilearen marrazkia, XVI. mendea

Erreferentziak aldatu

  1. Morel, Héctor V.; Dalí Moral, José. (1987). Diccionario mitológico americano: dioses, razas, leyendas. Editorial Kier S.A., 66 or. (Noiz kontsultatua: 2015-09-09).


Kanpo estekak aldatu