House on Haunted Hill

House on Haunted Hill (euskaraz Sorgindutako Muinoko Etxea) 1959ko William Castle estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Vincent Price, Carol Ohmart, Elisha Cook, Carolyn Craig, Alan Marshal, Julie Mitchum eta Richard Long aktoreek antzeztu zuten.

House on Haunted Hill
Jatorria
Argitaratze-data1959
IzenburuaHouse on Haunted Hill
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema, film dramatikoa eta ghost film (en) Itzuli
Iraupena75 minutu
Koloreakoloretakoa eta zuri-beltzekoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)William Castle
Gidoigilea(k)Robb White (en) Itzuli
[[Kategoria:Robb White (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaWilliam Castle
Robb White (en) Itzuli

[[Kategoria:Robb White (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaRoy V. Livingston (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaCarl E. Guthrie (en) Itzuli
Argumentu nagusiaEtxe sorgindua

IMDB: tt0051744 Filmaffinity: 135360 Allocine: 105073 Rottentomatoes: m/1010034-house_on_haunted_hill Mojo: houseonhauntedhill59 Allmovie: v23381 TCM: 78581 TV.com: movies/house-on-haunted-hill-1958 Netlix: 605556Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube, YouTube, YouTube eta YouTube

1999an izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen, baita Return to House on Haunted Hill (2007, Sorgindutako Muinoko Etxerako Itzulera) jarraipena ere.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frederick Loren (Vincent Price) aberats xelebreak Annabelle (Carol Ohmart) emazteak hala eskatuta bost ezezagun alokatutako etxe batean festa batera gonbidatu ditu.

Festan daudela, Lorenek gonbidatuei etxean gau pasa eginez gero bakoitzari 10 mila dolar emango dizkiela aipatuko die. Halere, iraganean etxe horretan hainbat hilketa basati jazo ziren, gainera sorgindua dagoenaren zurrumurruak ere badaude.

Bost gonbidatuak honakoak dira: Lance Schroeder pilotua (Richard Long), Watson Pritchard (Elisha Cook), etxearen jabea, iraganean bere anaia bertan eraila izan zen; David Trent (Alan Marshal), psikiatra; Ruth Bridgers, egunkariko zutabegilea (Julie Mitchum); eta Nora Manning (Carolyn Craig), Bere familia aurrera ateratzeko Lorenentzat lan egiten duen idazkaria.

Gonbidatuak iristean, Lorenek etxean gau osoz giltzapetuak egongo direla azalduko die, ez argindarrik, ez telefonorik gabe, etxea utziz gero hitzeman dien dirurik emango ez diela ere ohartaraziko die.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu