Hotter Than Hell (abestia)


"Hotter Than Hell" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1974ko izen bereko albumean argitaratua. Taldeko Paul Stanley gitarjole erritmikoak idatzi zuen, Free taldearen eragin handia ikusten da berarengan. Nahiz eta beraien karreran zehar ez duten asko jo, "Hotter Than Hell" taldearen album askotan agertu izan da. Albumeko Let Me Go, Rock 'n' Roll single bakarraren B-alde moduan ere agertu izan da.

Hotter Than Hell (abestia)
Kissen musika-lana
Egilea(k)Kiss
Argitaratze-data1974
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoahard rock
DiskoetxeaCasablanca Records
Deskribapena
Honen parte daHotter Than Hell

Discogs: 528202 Edit the value on Wikidata
Kissen kronologia
Goin' Blind Hotter Than Hell (abestia)
Hotter Than Hell
Kiss(r)en abestia Hotter Than Hell albumetik
Argitalpena1974ko urriaren 22a
Grabazioa1974ko abuztua
Musika motaHard rock, heavy metal
Iraupena3:30
DiskoetxeaCasablanca Records
IdazleaPaul Stanley
EkoizleaKenny Kerner eta Richie Wise
Hotter Than Hell abesti zerrenda
"Goin' Blind"
(3)
"Hotter Than Hell"
(4)
"Let Me Go, Rock 'n' Roll"
(5)

Ingurua aldatu

"Hotter Than Hell", Stanleyk esan zuen moduan, Free taldearen "All Right Now" abestiaren berridazketa bat zen, batez ere Stanley Freeren zale amorratua zelako eta abesti horrek berarentzako esanahi sakona zuelako.

Stanleyk honela deskribatu zuen abestiaren istorioa: "Norbaitekin taberna batean batzeari buruz idatzi zen, baina azkenean ez nekien abestia nola bukatu, eta Black Sabbath estiloko riff hau bururatu zitzaidan, eta horrekin jarraitu genuen".[1]

Zuzeneko emanaldiak aldatu

"Hotter Than Hell" jo zuten albumaren ondorengo biretan, baina Destroyer Tour birako set-listetik kendu zuten eta ez zuten berriro jo 1992ko Revenge Tour birara arte. Abestia berriro jo zuten Kissek eta Aerosmithek batera egin zuten Rocksimus Maximus Tour/World Domination Tour biran zehar. Sonic Boom Over Europe Tour biran berriro kendu zuten eta ez dute berriro jo izan.

Agerpenak aldatu

"Hotter Than Hell" hurrengo Kiss albumetan agertzen da:

Beste agerpenak:

Langileak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Hotter Than Hell abestiaren informazioa. KissFaq-Wiki (Noiz kontsultatua: 2011-07-04).

Kanpo estekak aldatu