Hornos de la Peñako leizea

Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii
Erreferentzia 310
Kokalekua  Euskal Herria
 Espainia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 43°15′40″N 4°01′47″W / 43.26111°N 4.02972°W / 43.26111; -4.02972
Izen ematea 1985 (IX. bilkura)
Luzapen urtea 2008
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Hornos de la Peñako leizea Cantabriako San Felices de Buelna herriaren Tarriba auzoan dagoen leku arkeologikoa da. 2008ko uztailatik Unescoren Gizateriaren ondarea, Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artearen lekuaren barruan (gaztelaniaz: Cueva de Altamira y Arte Rupestre Paleolítico de la Cornisa Cantábrica). Leizean giza-okupazio luzearen aztarnak bildu dira, Erdi Paleolitotik Neolito arte, ia 30.000 urteko aldian.[1] 1903an Hermilio Alcalde del Río arkeologoak identifikatu zituen.

Leizearen sarrera.

Ezaugarriak aldatu

Leize honetan Neanderthalgo gizakien eta Cro-Magnon gizakien aztarnak aurkitu dira. Leize honen ezaugarri beste bat zera da: bakarrik grabatuak aurkitu direla, ez margoak. Kanpoko babes aldean Kantauri itsasoko ertzan aurkitu diren haitzuloetako irudi zaharrenak daude, Aurignac kulturaren garaikoak. Garrantzitsuena zaldi baten grabatua da, oso sakon eginda. Beste batzuk desagertu dira baina XX. mende hasierako argazkiei esker agertzen ziren animaliak ezagutu dira: bisonteak, oreinak, zaldiak...

Barrualdean ere badaude irudiak baina aurkitzeko 60 metroko sakonera sartu behar da. Areto desberdinetan animalien irudiak aurkitu izan dira: ahuntzak, behiaren familiako animaliak, oreinak, elur-orein bat...Guztiak arroketan buztinez edo gubil batez. Horietako asko Goi Madeleine aldikoak dira. Leizearen toki sakoneneanm bestetik, irudi antropomorfoak aurkitu dira.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu