Horatio Herbert Kitchener

Horatio Herbert Kitchener, geroago Kitchenerreko 1. kondea (Ballylongford, Irlanda, 1850eko ekainaren 24a - itsasoan, Orkada uharteetan, 1916ko ekainaren 5a) ingeles militar eta politikaria izan zen.

Horatio Herbert Kitchener

Gerrarako Estatu Idazkari

1914ko abuztuaren 5a - 1916ko ekainaren 5a
Herbert Henry Asquith - David Lloyd George
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea


Lorden Ganberako kidea


enbaxadore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHoratio Herbert Kitchener
JaiotzaBallylongford1850eko ekainaren 24a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaIpar itsasoa1916ko ekainaren 5a (65 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: guduan hila
Familia
AitaHenry Horatio Kitchener
AmaFrances Anne Chevallier
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Military Academy, Woolwich (en) Itzuli 1870eko abendua)
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, ingeniaria, ofizierra, director of land survey (en) Itzuli eta army officer (en) Itzuli
Lantokia(k)Khartum
Londres eta Zipre
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduafield marshal (en) Itzuli
jeneral
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra
Mahditar Gerra
Battle of Ferkeh (en) Itzuli
Battle of Atbara (en) Itzuli
Battle of Omdurman (en) Itzuli
Bigarren Boer Gerra
Battle of Paardeberg (en) Itzuli
Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Find a Grave: 20088 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Egipton, ingelesek eta egiptoarrek Sudanen zuten aginpidea al-Madhi-ren kontra berriro finkatu zuen, Omdurmango gudua (1898) irabazi eta Khartum konkistaturik. Hegoafrikako (1900-1902) gerra hasi zenean, lord Robertsen lekua hartu zuen armadaren buruzagitzan. Oso jokaera gogorra izan zuen. Geroztik Indian erregeorde eta gero berriro Egipton egon zen. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Gerrako ministro izendatu zuten (1914). Britainia Handiko armadak berritik antolatu zituen.

 
London Opinion aldizkariaren azaleko Lehen Mundu Gerrako errekrutatze-kartelaren erreprodukzio modernoa.

Mendebaldeko Palestinari buruzko ikerketa aldatu

1874an, 24 urte zituela, Palestine Exploration Fund-ek (Palestinako Esplorazio Funtsak) "Lur Santuari" buruzko ikerketa lan bat esleitu zion Kitchenerri, Ordurako Kitchenerrek, errege Ingeniaritzako ofiziala zelarik, Claude R. Conder ofizialarekin lankide gisa bat egin zuen; 1874 eta 1877 artean Palestina miatu eta dokumentatu zuten, eta Ingalaterrara itzuli zen, 1875ean[1].

Conder eta Kitchener espedizioak "Mendebaldeko Palestinako Inkesta" izena hartu zuen, neurri handi batean Jordan ibaiaren mendebaldean zegoelako. Ikerketak inguruko topografiari eta toponimiari buruzko datuak bildu zituen, baita bertako flora eta faunari buruzkoak ere.

Inkestaren emaitzak 8 liburukitan argitaratu ziren, eta Kitchenerrek lehen hiru liburukietan egin zuen ekarpena (Conder eta Kitchener 1881–1885). Inkesta horrek eragin iraunkorra izan du Ekialde Ertainean, hainbat arrazoirengatik:

Betetik, Israelgo eta Palestinako mapa modernoetan erabiltzen den sare-sistemaren oinarria da. Bestalde, Conderrek eta Kitchenerrek bildutako datuak Ekialde Hurbileko hegoaldean lan egiten duten arkeologoek eta geografoek kontsultatzen jarraitzen dute. Azkenik, inkestak berak delineatu eta definitu zituen Sortaldeko hegoaldeko muga politikoak. Adibidez, Israelen eta Libanoaren arteko muga modernoa Galileako goiko aldean ezarri zen, Conderren eta Kitchener-en inkesta geratu zen lekuan.

1878an, Mendebaldeko Palestinari buruzko ikerketa osatu ondoren, Kitchener Ziprera bidali zuten, erosi berri zuen britainiar babesletza horri buruzko inkesta bat egiteko. Anatoliako kontsul bihurtu zen 1879an.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Silberman, Neil Asher. (1982). Digging for God and Country: Exploration, Archaeology and the Secret Struggle for the Holy Land 1799–1917. New York: Alfred A. Knopf ISBN ISBN 0394511395...

Kanpo estekak aldatu