Honoré Gabriel Riquetti, Mirabeauko kontea (1749ko martxoaren 3a - 1791ko apirilaren 2a), Frantziako Iraultzako politikaria izan zen, ahoz nahi idatziz, erretorikarengatik nabarmendua. Iritzi moderatukoa, Erresuma Batuko eredura begira, Frantzian monarkia konstituzionalaren alde egin zuen. Arrakastarik gabe, monarkiarekin ezkutuko negoziazioak burutu zituen erreformari atxikitzeko.

Honoré Mirabeau

deputy to the Estates-General of 1789 (en) Itzuli

1789ko apirilaren 6a - 1791ko apirilaren 2a
Q62129282 Itzuli

1791ko otsailaren 14a - Adrien Duport (en) Itzuli
Elizbarrutia: Ligman
Bizitza
JaiotzaLe Bignon-Mirabeau1749ko martxoaren 9a
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1791ko apirilaren 2a (42 urte)
Hobiratze lekuaParisko Panteoia
Saint-Étienne-du-Mont
Cimetière de Clamart (en) Itzuli
Heriotza modua: hantura
Familia
AitaVictor de Riqueti, marquis de Mirabeau
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaRiquet de Caraman family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAix University (en) Itzuli
Paul Cézanne University (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria, diplomazialaria, idazlea, ekonomialaria eta hizlaria
KidetzaLes Neuf Sœurs (en) Itzuli
Académie des belles-lettres, sciences et arts de La Rochelle (en) Itzuli
Izengoitia(k)Karel van Ligtdal
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSociety of 1789 (en) Itzuli

IMDB: nm1123672 iTunes: 366147196 Musicbrainz: 86617831-9b56-4849-87b6-701464ba51d9 Edit the value on Wikidata

Aitarengandik jaso zuen heziketa zorrotzaren aurrean, bizitza bihurriari ekin zion. Justiziatik ihesean edo espetxean bertan egon ondoren, idazten saiatu zen aurrera ateratzen, estutasun ekonomikoen artean. Estatu Orokorretan, 1789an, nobleziak arbuiatuta, Hirugarren Estatuak aukeratutako diputatua bihurtu zen.

Iraultzaren alde, nahiz eta era moderatuan, biltzar legegileak mugatutako monarkia konstituzionala ezarri nahi zuen, Montesquieuren idazkiaren eta britainiar ereduaren isla. Frantzian horrelako ezaugarrietako erregimena martxan jarri zenean, Mirabeau saiatu zen Biltzar Nazionaleko burua izaten (ganbarako presidentea izatera iritsi zen), eta, aldi berean, Louis XVI.aren aholkularia izaten. Izan ere, erregearengandik ordainketa ederrak jaso zituen. Hala ere, Marie Antoinettek eta gorteko atzerakoiek Mirabeauren egoera higatu zuten.

Hiltzean, monarkia konstituzionalaren aukerak murriztu ziren. Bi hilabete geroago errege-sendia herrialdetik alde egiten saiatutakoan, lehertu egin zuten monarkiaren oinarriek.

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Honoré Mirabeau