Homo homini lupus latinezko esaldi bat da, euskaraz "gizona gizonarentzat otsoa [da]" esan nahi du. Tito Marcio Plauto (254 K.a. - 184 K.o.) erromatar komediografoaren Asinaria idazlanean agertzen da, honetan zehazki hau aipatzen du:

"Lupus est homo homini, non homo, quom qualis sit non novit."

(Otsoa da gizona gizonarentzat, ez gizona, bestea zein den ezagutzen ez duenean)

Thomas Hobbes Leviathan liburuaren azala, (1651)

XVII. mendeko Thomas Hobbes ingeles filosofoak bere Leviatán liburuaren bidez bilakatu zuen esaldi hau ospetsu; liburu honetan berekoikeria gizakion jokabidean oinarrizkoa dela dio, nahiz eta gizartea jokabide hau konpontzen saiatu, elkarbizitzaren mesedetan. Sarritan, eta hutsegitez, filosofo honi egotzi izan zaio esaldi honen sorkuntza.

Askotan gizateriak berekiko gauza ditzakeen izugarrikeriak islatzeko esaldi hau aipatu ohi da.

Gramatikalki, nominatibo eta datibo batez osaturik dago: homo, -inis (gizon), eta lupus-i (otso).

Plautoren esaldiaren kontrapuntu gisa Senekak "gizona gizonarentzat zeozer sakratua da".[1] esaldia aipatu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. "Homo, sacra res homini (...)". Lucio Anneo Séneca: Gutunak Luziliori, XCV, 33.

Kanpo estekak aldatu