Hobi komun

hainbat hildako lurperatutako lekua

Hobi komuna da gorpuak, arrazoi desberdinen ondorioz direla eta, masiboki eta identifikatu gabe lurperatuak dauden hilobia. Gizateriaren historian ohikoa izan bi pertsona baino gehiago elkarrekin lurperatzea.

Soldadu errepublikanoen hilobi komuna Estépar herrian, Burgos.

Horrelako hilobien arrazoiak aldatu

  • Lehen oso ohikoa bazen oraindik orain zenbait herritan horren tradizioa dago.
  • Hondamendi naturalen aurrean, izurrien aurrean gaixotasunak ez zabaltzeko. Esaterako, izurri beltzarekin batera beharrezkoa izan zen horrelako hilobiak irekitzea gaixotasunaren zabalkundea ekiditeko.
  • Gerretan, hildako asko daudenean eta ez dago denbora gorpuak banan-banan lurperatzeko.
  • Genozidioak eta hilketa masiboak ezkutatzeko. Adibidez, Bigarren Mundu Gerran naziek presoak taldeka hil eta, ondoren, hilobi arruntetan lurperatzen zituzten. Espainiako Gerra Zibilean ere frankistek sarritan erabili zuten sistema hau gorpuak ezkutatzeko eta iraintzeko.
  • Gerrilla taldeek ere sarritan erabili dituzte.
  • Diktaduretan ohikoa izan da ejerzitoek sistema hau erabiltzea haien sarraskiak ezkutatzeko.
  • Zenbait herritan ere horrelako hobiak ezezagunak lurperatzeko erabili eta erabiltzen dira.

Kasu ezagun batzuk aldatu

Aipatutakoak aparte izan dira beste kasu ezagunak:

  • 2007tik, Kolonbian batez ere AUC paramilitarrek erahildako pertsonak ezkutatzeko erabilitako hobi komun asko aurkitu dira.[1]
  • 2014tik Falluja, Iraken, Estatu Islamikoaren esku egon zen eta, ondoren, sistema hori haien krimenak ezkutatzeko erabili zuten. 2017an 400 pertsonen hobi komuna aurkitu zuten.[2]
  • 2017an, Mexikon, 250 buruezur aurkitu zituzten, antza dorga kartelek eragindakoak.[3]
  • Mendebaldeko Saharan 14 hobi komun aurkitu dituzte 2010etik aurrera.[4]

Hobi komunak Euskal Herrian aldatu

Hona hemen gurean aurkitutako batzuk, guztiak Gerra Zibilaren eta Frankismoaren eraginez sortuak.

 
Gerra Zibileko hobi komun batean aurkitutako objektuak, Katalunian.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu