Ho Chi Minh Hiria[1] (vietnameraz Thành phố Hồ Chí Minh), eta, maiz ezagutzen den bezala, Saigon[1], Vietnamgo hiri handiena eta populatuena da, Vietnamgo hegoaldean, itsasotik 80 km-ra, han Saigon izena hartzen duen Mekong ibaiaren deltako adar batean. 1975 baino lehen Saigon izena zuen (vietnameraz, Sài Gòn), oraindik ohiko hizkeran erabiltzen dena. Ipar Vietnam eta Hego Vietnam batu zirenean aldatu zioten izena, Ho Chi Minh iraultzaile eta politikariaren omenez. Lehen Hego Vietnam eta Frantziar Indotxinako hiriburua izandakoa da.

Ho Chi Minh Hiria
ក្រុងព្រៃនគរ
municipality of Vietnam (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Vietnam
Izen ofizialaThành phố Hồ Chí Minh
Sài Gòn
Сайгон
Хошимин
Зядинь
Hồ Chí Minh
Saigon
Gia Định
Saïgon
Sayqon
Хашымін
Сайгон
Jatorrizko izenaក្រុងព្រៃនគរ
Posta kodea700000–769999
Geografia
Koordenatuak10°46′32″N 106°42′07″E / 10.7756°N 106.7019°E / 10.7756; 106.7019
Map
Azalera2096.56 km²
Altuera19 m eta 7 m
MugakideakTây Ninh (en) Itzuli, Long An (en) Itzuli eta Đồng Nai (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria10.380.000 (2016)
2.155.600 (2015)
Dentsitatea4.950,97 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1698, 1955 eta 1976
Telefono aurrizkia282, 283, 284, 285, 286, 287
Ordu eremuaIndochina Time (en) Itzuli eta UTC+07:00
Hiri senidetuakSan Frantzisko, Vientian, Mosku, Manila, Shanghai, Rhône-Alpeak, Busan, Osaka prefektura, Champasak (en) Itzuli, Lyon, Guangzhou, Phnom Penh, Jekaterinburg, Shenyang, Toronto, Sevilla, Bratislava, San Petersburgo, Bartzelona, Yokohama, Leipzig eta Vladivostok
hochiminhcity.gov.vn

Nekazaritza eskualde emankor (arroza, azukre kanabera, tabakoa, kautxua) baten irtenbide naturala da, eta merkatu eta esportazio hiri gisa garatu da. Halaber, produktu horien eraldaketa industria, oihalgintza, mekanika, itsasontzigintza eta eraikuntzarako materialen industria nagusi dira. Burdinbideak, errepideak eta hegazkinek Hanoirekin lotzen dute.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Ho Chi Minh City)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 38 40 38 38 39 38 41 37 38 38 37 37 41
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31.6 32.9 33.9 34.6 34.0 32.4 32.0 31.8 31.3 31.2 31.0 30.8 32.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.4 27.7 29.2 30.2 29.6 28.5 28.2 28.1 27.9 27.6 26.9 26.1 28.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 21.1 22.5 24.4 25.8 25.2 24.6 24.3 24.3 24.4 23.9 22.8 21.4 23.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 13 17 16 17 16 21 17 21 20 20 17 15 13
Euria (mm) 13.8 4.1 10.5 50.4 218.4 311.7 293.7 269.8 327.1 266.7 116.5 48.3 1931
Euri egunak (≥ 1 mm) 2.4 1.0 1.9 5.4 17.8 19.0 22.9 22.4 23.1 20.9 12.1 6.7 155.6
Eguzki orduak 244.9 248.6 272.8 231.0 195.3 171.0 179.8 173.6 162.0 182.9 201.0 223.2 2486.1
Hezetasuna (%) 69 68 68 70 76 80 80 81 82 83 78 73 75.7
Iturria (1): World Meteorological Organisation (NBE)[2]
Iturria (2): Weatherbase [3]

Historia aldatu

Saigon XVII. mendean sortu zen, vietnamdarrak han zegoen khmer herriaz jabetu ondoren. Kanbodiako Chettha II.a erregearen kontrolpeko Prey Nokor izeneko tokian, erregeak utzi zien Trinh eta Nguyen leinuen arteko gerra bateko iheslari vietnamdar etniakoei han finka zitezen, 1623an. Prey Nokorri vietnamdar migrariek Sai Gon izena eman zioten. Pixkanaka, Kanbodiako kontrola gutxitu zen eskualdean, erresuma hura Tailandiarekin borrokan ari baitzen, eta Nguyen dinastiako Nguyen Phuc Chuk nobleak kontrolpean hartu zuen Saigon eta gunea garatzeari ekin zion XVIII. mendean.

Ondoko mendean jadanik frantsesek esku hartu zuten hango arazoetan. XIX. mendearen erdialdean hiria hartu eta lurralde osoa beretu ondoren, Kontxintxinako hiriburu izendatu zuten.

1880tik aurrera, frantsesek europar ereduko hiria eraikitzeari ekin zioten: garai kolonialean, "Ekialdeko Paris" (Paris Phương Đông) edo "Ekialde Urruneko Perla" (Hòn ngọc Viễn Đông) bezalako izenekin ezaguna izan zen.

Geroztikako gorabehera politikoetan, bai frantsesekin bai estatubatuarrekin, Vietnamgo hegoaldeko hiriburu izan zen, eta Ipar Vietnamgoa, Hanoi. 1975eko apirilean, Vietnamgo Gerra amaiturik, iparvietnamdarrek hartu egin zuten. Saigon izen historikoa utzirik, egungo izena eman zitzaion, Ho Chi Minh buruzagi abertzalearen ohoretan; baina nazio batuaren hiriburua Hanoi izan zen geroztik ere.

Ikustekoak aldatu

XXI. mendean, Ho Chi Minh hiria hiri aurreratu eta dinamikoa da, eta turistak hartzeko prestatuta badago. Ekialdeko ohitura eta dinamikak nahastuta daude auzo eta eraikin kolonial frantseskin.

Bisita daitezkeen tokien artean, honakoak daude:

  • Batasunaren Jauregia (Dinh Thống Nhất), zeina Hego Vietnamen gobernu-egoitza izan zen gerran,
  • Udaletxea (Uy ban Nhan dan Thanh pho)
  • Herri antzokia (Nha hat Thanh pho)
  • Postaren eraikina (Buu dien Thanh pho)
  • Estatuaren bankua (Ngan hang Nha nuoc)
  • Herri agintearen epaitegia (Toa an Nhan dan Thanh pho)
  • Notre-Dame katedrala (Nhà thờ Đức Bà)
  • Sacré Cœur monumentua (Nhà chún Lí).
  • Iraultzaren museoa (Bao tang Cach mang)
  • Gerrako hondakinen museoa
  • Vietnamengo Historiaren museoa
  • Operaren jauregia, Le Loi hiribidean

Iruditegia aldatu

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Ho Chi Minh Hiria ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak aldatu

  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. World Weather Information Service – Ho Chi Minh City. .
  3. Weatherbase. Historical Weather for Ho Chi Minh City. .
  4. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  5. (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Vietnamgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.