Hizkuntza-politika

erakunde publikoek hizkuntzen erabilera antolatzeko eta arautzeko egiten dituzten esku-hartzeen multzoa

Hizkuntza-politika herrialde batek lege bidez, epaiketa judizial edota hainbat politiken bidez hizkuntza zein esparrutan erabili behar den arautzen saiatzen deneko politika da. Hizkuntzalaritza-aplikatuaren testuinguruan sartzen den kontzeptu honen barnean, zein esparrutan erabili behar denaz aparte, gizabanakoen eskubideak hizkuntza erabilerarekiko betetzea ere hizkuntza-politikaren xedea da.

Herrialde askok hizkuntza bat edo hizkuntza-multzo bat laguntzeko eta sustatzeko hizkuntza-politika bat dute. Hizkuntza-politika baten garapenean bi gauza beharrezko dira: alde batetik, hiztun naturalak edo propioak izan behar dira. Bestetik, estatu bat arautzen duten gobernuen laguntza. Historikoki hainbat herrialdek sustatu izan dute hizkuntza bat, beste bat alboratuz edo beste batzuen kontura. Hala eta guztiz ere, gaur egun hainbat herrialdek bideratzen dute beraien politika hizkuntza erregional edo etniko horiek sustatzeko. Azken denboraldi honetan, herrialde horiek ulertu izan dute hizkuntza txiki horiek sustatzeko garrantzia, kulturalki daukan garrantzia dela eta.

Sarrera honetan azaltzen diren gaiak honako hauek dira: hizkuntza-politikaren jatorria; nazioarteko hizkuntza-politiken sailkapen bat, haren azpimultzoekin batera, baita herrialde zerrenda bat mota multzo bakoitzeko. Bukaeran, euskararen erabilera sustatzeko egun dagoen hizkuntza-politika.

Jatorria aldatu

Aniztasun kulturala eta hizkuntza-aniztasunaren kontserbazioak azken denboraldi honetan asko kezkatzen duen gai bat da. Zientzialari, artista, idazle, politikari eta giza eskubideen defendatzaileak kontuan hartzeko gaia dela esaten dute. XXI. mendean munduan 6000 hizkuntza inguru hitz egiten direla esaten da. Horien guztien artean, estimatzen da %50 baino gehiago desagertzeko arriskuan daudela.

Hizkuntza baten bizitza eta erabilera hainbat faktoreen menpe daude: hiztun natural edo natiboen kopurua; dispertsio geografikoa;  komunikazio formalean erabiltzen den edo ez; hiztunen egoera sozioekonomikoa eta abar. Nazio-mailako hizkuntza-politikak faktore horien guztien eragina gutxitzen laguntzen dute une askotan. Horregatik da garrantzitsua estatu edo gobernu batek hizkuntza-politika barneratzailea edukitzea, hizkuntza txikiak desager ez daitezen.

Hizkuntza-politika motak aldatu

Atal honen helburua hizkuntza-politika motak multzokatzeko dagoen sailkapen bat ematea da. Hainbat sailkapen-mota daude hizkuntza-politikak zerrendatzeko. Kasu honetan, erabiliko dena Jacques Leclerc soziolinguistarena izango da. Leclerc Laval Unibertsitatean lan egiten du eta CIRIAL izeneko webgunerako L’aménagement linguistique dans le monde[1] izeneko lanean (1999. urtean) emandako sailkapenaren arabera multzokatuko ditugu hizkuntza-politikak. Lanketa horren baitan hizkuntza-politiken bilketa, itzulpena eta sailkapena 1988. urtean hasi zen eta 1994. urtean bukatu egin zen, Laval Unibertsitateak argitaratutako Recueil des lègislations linguistiques dans le monde[2] izeneko obrarekin. Lan horretan 470 hizkuntza-lege biltzen ziren. Hainbat urte geroago, 2008. urtean hain zuzen ere, webgune horrek 354 estatu edo lurraldeen egoera eta hizkuntza-politikak biltzen zituen, 194 estatu aintzatetsiena.

Asimilazio-politikak aldatu

Hizkuntza gutxitu bat edo batzuen beheratzera bideratuta dagoen politikak ezartzeari deritzo asimilazio-politika. Azken batean, neurri zuzen, zehatz eta bortitzak ezartzea hizkuntza bat ez erabiltzeko. Horren xede nagusia da batasun nazionala lortzea da estatu batean, behin ulertuta hizkuntza bakar baten existentziak horri lagunduko dioela. Horrelako politikak ezartzen dituzten estatuen neurrien artean honako hauek egoten ohi dira: hizkuntza zehatz baten erabilpen soziala debekatzea; hizkuntza-komunitate baten beheratze soziala eta kasu gogorrenetan, errepresioa eta genozidioa.

Aurrez aipatutakoa ikusita, argi dago ez dela hizkuntza sustatzeko pentsatutako politika.

Herrialde lista: Birmania - Eslovakia - Turkia - Frantzia - Indonesia - Iran - Irak - Errusia - Thailandia - Vietnam

Parte-hartze gabeko politika aldatu

Esku-hartze edo parte-hartze gabeko politika hizkuntza-komunitateen arteko elkarrekintza normala edo naturala uztean datza. Horrek dakarrena da hizkuntza gutxituek garapen naturala jarraitzea. Normala denez, horrelako politikak hizkuntza nagusiari on egiten dio eta hizkuntza txikiagoei kalte. Soilik batzuetan politika horiek neurri administratibo batzuekin batera doaz, komunitate txiki batzuei babesten dutenak.

Herrialde lista: Alemania - Angola - Saudi Arabia- Argentina - Australia - Austria - Bangladesh - Benin - Burkina Faso - Txile - Kongoko Errepublika Demokratikoa - Boli Kosta - Kuba - Txekiar Errepublika - Dominika - Dominikar Errepublika - Ekuador - Gabon - Ghana - Gibraltar - Ginea - Guyana - Iran - Jamaika - Japonia - Liechtenstein - Mali - Nebraska - Nikaragua - El Salvador - San Marino - Santa Luzia - Senegal - Erresuma Batua - Uruguai - Venezuela - Vermont

Legezko estatus bereiztutako politika aldatu

Estatu batek hizkuntza jakin bati legezko estatus desberdin bat aitortzeko politikak ezartzea erakusten du estatu horren ahalegina bertan hainbat hizkuntza-komunitate elkarrekin bizitzeko. Normalean estatu horien estrategia izaten da hizkuntza-komunitate nagusiaren eskubideak babestea eta, gainera, babes berezia emate zaie hizkuntza txikiagoei.

Herrialde lista: Albania - Bosnia-Herzegovina - Bulgaria - Kalifornia - Txina - Kroazia - Eslovakia - Espainia - Estonia - Europar Kontseilua - Gales - Guatemala - Letonia - Lituania - Mazedonia - Manitoba - Mexiko Berria - Ontario - Herbehereak - Paraguai - Portugal - Quebec - Errumania - Suedia - Yukon

Hizkuntza ofizialen sustapenerako politikak aldatu

Politika mota batzuk hizkuntza ofiziala sustatzen dute eta horiei politika elebakarrak deritzogu. Batzuetan nazio mailako hizkuntza bati on egiten dio. Beste batzuetan, ordea, nazioartean eragin handia duen hizkuntza kolonialari onura egiten dio. Askotan horrelako politikekin batera, beste neurri gehigarri batzuk ezartzen dira hizkuntza gutxituak edo hizkuntza indigenak babesteko asmoz. Normalean horrelako politikak ezartzen dira bi testuingurutan: alde batetik, hizkuntza ofiziala ama hizkuntza ere den tokietan. Bestetik, hori gertatzen ez den lekuetan.

Herrialdeen zerrenda: Albania - Andorra - Aljeria - Azerbaijan - Brasil - Egipto - Ekialdeko Timor - Eslovenia - Estonia - Filipinak - Hego Korea - India - Ipar Korea - Iran - Islandia - Israel - Italia - Japonia - Kalifornia - Kanbodia - Kolonbia - Kroazia - Kuwait - Letonia - Libano - Lituania - Mazedonia - Madagaskar - Maroko - Mexiko - Moldavia - Montenegro - Nepal - Peru - Polonia - Quebec - Somalia - Sri Lanka - Tunisia - Ukraina - Uzbekistan - Vietnam - Voivodina - Zipre

Politika sektorialak aldatu

Politika batzuk hizkuntza-komunitate handi bateko sektore batzuei bakarrik aplikatzen zaie. Horiek politika sektorialtzat hartzen ditugu. Beste modura esanda, demagun hizkuntza jakin bat hainbat lekutan, tokitan edo sektoretan aurkitu dezakegula. Politika sektorialak ezarrita, soilik esparru jakin batzuetan aplikatzen dira politika horiek. Horren adibidea dugu, esate baterako, hezkuntzan sustatzea edo erabili behar izatea eta beste leku askotan ez.

Politika elebidunak eta hirueledunak aldatu

Bi hizkuntza sustatu eta babesten dituen politikari politika elebiduna deritzogu. Hiru hizkuntza sustatu eta babesteko politika, ordea, politika hirueleduna esaten diogu. Hainbat modutan aplika daitezke aipatutako politikak.

Lurraldetasuna kontuan hartu gabeko eskubide indibidualetan oinarritutako politika aldatu

Politika honen arabera, hizkuntza-komunitate bateko parte den pertsona batek eskubide berdinak ditu lurralde jakin bateko zein tokitan dagoen kontuan hartu gabe. Hau da, pertsona bat hizkuntza-komunitate jakin bateko partaide bada, berdin du lurraldeko edo estatuko zein tokitan dagoen, leku guztietan izango ditu eskubide berdintsuak.

Herrialde lista: Bielorrusia - Burundi - Kanada - Afrika Erdiko Errepublika - Txad - Djibuti - Guam - Hong Kong - Irlandar Errepublika - Kenya - Kiribati - Malta - Nauru - Zeelanda Berria - Norvegia - Nunavut - Ruanda - Samoa - Hegoafrika - Tanzania - Tonga - Tuvalu

Lurraldetasuna kontuan hartutako eskubide indibidualetan oinarritutako politika aldatu

Politika honen arabera, hizkuntza-komunitate bateko parte den pertsona batek eskubide berdinak ditu lurralde jakin bateko leku espezifiko batean, hots, eskualde espezifiko batean. Hau da, estatu jakin batean hizkuntza-komunitate bateko kideak eskubide berdinak izango dituzte eskualde bat edo batzuetan.

Herrialde lista: Aostako Harana - Balearrak - Euskal Herria - Brandenburgo - Bretainia - Katalunia - Kanaleko Uharteak - Korsika - Faroe uharteak - Finlandia - Galizia - Hawaii - Man Uhartea - Mikronesia - Nafarroa - Ipar Irlanda - Nikaragua - Filipinak - Sardinia - Eskozia - Sizilia - Eslovenia - Suedia - Trentino - Adige Garaia - Valentziako Erkidegoa - Gales

Lurralde-eskubidetan oinarritutako politika aldatu

Herrialde lista: Belgika - Kamerun - Friburgo - Graubünden - Suitza - Ticino - Valais - Åland

Eleaniztasuneko politika estrategikoa aldatu

Herrialde lista: Hego Afrika - Antillak - Aruba - Australia - Belgika Federala - Belize - Komoreak - Etiopia - Fiji - Gagauzia - Hungaria - India - Libano - Luxenburgo - Malaysia - Maurizio - Mauritania - Moldavia - Namibia - Niger - Nigeria - Pakistan - Papua Ginea Berria - Filipinak - Seychelleak - Singapur - Eslovenia - Sudan - Surinam - Vatikano Hiria - Voivodina - Zimbabwe - Bolivia

Hizkuntza-politika mistoak aldatu

Horrelako politikak aplikatzen direnenean, estatu jakin batek hainbat hizkuntza-politika mota ezartzen ditu aldi berean.

Parte-hartze gabeko politika eta politika sektorialak hizkuntza gutxituentzat aldatu

Herrialde lista: Austria - Txekiar Errepublika - Alemania - Panama - Tajikistan - Estatu Batuak

Parte-hartze gabeko politika eta asimilazio-politika hizkuntza gutxituentzat aldatu

Herrialde lista: Irlanda - Botswana

Hizkuntza ofizialaren sustapena eta legezko estatus berezituko politika hizkuntza gutxituentzat aldatu

Herrialde lista: Albania - Kalifornia - Txile - Kroazia - Estonia - Kirgizistan - Letonia - Lituania - Guatemala - Mazedonia - Montenegro - Errumania - Eslovakia - Quebec

Hizkuntza ofizialaren sustapena eta politika sektoriala hizkuntza gutxituentzat aldatu

Herrialde lista: Armenia - Australia - Zipre - Costa Rica - Grezia - Polinesia Frantsesa - Serbia - Tajikistan - Togo - Zambia

Hizkuntza ofizialaren sustapena eta parte-hartze gabeko politika beste hizkuntzentzat aldatu

Herrialde lista: Lesotho - Oman - SwazilandiaYemen

Hizkuntza ofizialaren sustapena, asimilazio-politika eta lurraldeko elebitasun politikak hizkuntza gutxituentzat aldatu

Herrialde lista: Bosnia - Hong Kong - Kosovo - Pakistan - Turkmenistan - Transnistria - Vietnam - (Serbia)

Euskara eta hizkuntza-politika aldatu

Euskara Euskal Herrian hitz egin izan den eta hitz egiten den hizkuntza da. Jakina den bezala, beste hizkuntza "nagusi" batzuekin bizi behar izan du historian zehar: gaztelera, frantsesa eta abar. Hizkuntza gutxitua izateagatik eraso ugari jaso ditu historian zehar. Horri guztia buelta emateko eta hizkuntza globalizazioaren aro honetan indartsu mantentzeko Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko hainbat aktore-politikok hizkuntza-politika martxan jarri dute.

Horren harira Eusko Jaurlaritzak Kultura eta Hizkuntza Politika Saila sortu zuen. Sailaren eginkizuna euskararen erabileraren normalizazioa, haren sustapena; helduen euskalduntzea zuzentzea; kirol-arloa arautzea eta kudeatzea; arte- eta kultura-jarduerak eta horien zabalkundeak; ondare historiko-artistikoa, museoak, liburutegiak eta artxiboak babestea; eta irrati-etxeen baimenak ematea eta maiztasunak esleitzea.[3] Orokorrean hurrengo arlo hauetan lan egiten du sailak:

  • Euskara planak.
  • Euskararen tresnak: hiztegiak, euskarazko softwarea deskargatzea, itzultzaile automatikoa...
  • Zerbitzuak: euskararen tituluen eta ziurtagirien erregistro bateratua, Euskararen azpiegiturak...
  • Aisialdia euskaraz: kirola eta aisialdi jardueretan euskararen erabilera sustatzeko tresnak eta baliabideen bilduma.
  • Euskararen Corpusa: terminologia lana euskaraz, plangintza, toponimiari buruzko lanak, Euskaraz idatzitako doktorego tesi digitalizatuen corpusa...

Hizkuntza-politikako erakundeak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu