Historia Naturalaren Museoa (Londres)

Historia Naturalaren Museoa (ingelesez: Natural History Museum) Londreseko museo ezaguna da, naturaren historiaren inguruko gaiak aurkezten dituena. Kensington eta Chelseako Exhibition Road kalean kokaturik dago beste bi museo handirekin batera, Zientzia Museoa eta Victoria and Albert Museum hain zuzen ere. Historia Naturalaren Museoaren sarrera Cromwell Road kalean dago ordea.

Historia Naturalaren Museoa
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaKensington eta Chelsea
Koordenatuak51°29′46″N 0°10′34″W / 51.4961°N 0.1761°W / 51.4961; -0.1761
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1881
Inaugurazioa1881
ZuzendariaDoug Gurr (en) Itzuli
Michael Dixon (en) Itzuli
Neil Chalmers (en) Itzuli
Ronald Henderson Hedley (en) Itzuli
Gordon Frank Claringbull (en) Itzuli
Terence Morrison-Scott (en) Itzuli
Gavin de Beer (en) Itzuli
Norman Boyd Kinnear (en) Itzuli
Clive Forster Cooper (en) Itzuli
Charles Tate Regan (en) Itzuli
Sidney Frederic Harmer (en) Itzuli
Lazarus Fletcher (en) Itzuli
Ray Lankester (en) Itzuli
William Henry Flower (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaAlfred Waterhouse (en) Itzuli
EstiloaNeorromanikoa
Zerbitzuakaccessible toilet
Ondarea
Ondare Ingelesa1080675
Objetu kopurua80.000.000
Irekiera egunakegunero
Itxita: Abenduaren 24, Abenduaren 25, Abenduaren 26
Bisitariak urtean4.105.106
Kontaktua
HelbideaCromwell Road, London, SW7 5BD
Telefonoatel:+44-20-7942-5000
Webgune ofiziala

Mundu mailan erreferentea den museoa da, espezieen taxonomia, identifikazioa eta kontserbazioari dagokionean. 70 milioi objetutik gora ditu, batzuk oso garrantzitsuak, Charles Darwinek bildutako aleak esate baterako. Urtero bost milioi eta erdi bisitari izaten ditu, Erresuma Batuko hirugarren bisitatuena da.

Museoko alderik ezagunena sarrerako gela handia da, Hintze Hall izenekoa. 35 urtetan zehar gelaren erdian diplodocus erraldoi bat egon izan da baina 2017ko udan balea urdinaren hezurdura ezarri zuten haren lekuan.

Historia aldatu

Hans Sloane (1660-1753) naturalista irlandar-britainiarrak bilduma handia osatu zuen. 71.000 objetu bazituen, besteak beste 40.000 liburu eta 7.000 eskuizkribu, baina tartean baziren landare lehortuen 337 bilduma, animalia eta gizakien eskeleto ugari eta beste hainbat gai natural. British Museuma sortu zen bilduma erraldoi hau jasotzeko.

XIX mendean Sir George Shaw zaindariak hainbat elementu saldu zizkion zirujauen eskolari. 1833an esate baterako Sloanek utzitako 550 intsetutatik ez zen batere gelditzen. 1856an Richard Owen aukeratu zuten British Museumeko Historia Naturalaren mintegiburu eta honek erabaki zuen espazio handiagoa behar zutela mintegiko aleek. 1864an South Kensingtonen lursail bat erosi eta museo bat eraikitzeko lehiaketa antolatu zuen. Alfred Waterhouse arkitekto ingelesak irabazi zuen lehiaketa eta 1873 eta 1880 artean altxatu zuten eraikin berria. 1881ean ireki zituen ateak berehala British Museumarekin banatzeko eskaera egin zuten. Eskaera ez zen orea 1963 arte gauzatu.

1986an ondoan zegoen Geologia museoa barneratu zuen eta galeriak birdiseinatuz sumendi aktibo bat eta lurrikarak simulatzen dituen gelak eraiki ziren eta museoa mundu mailan bihurtu zen ezagun.

Atalak aldatu

Museoak hainbat atal ditu, koloretan banaturik daude.

  •      Eremu gorria: Lurraren historia aldakorra erakusten du. Geologian oinarriturik dago eta mineralak, arrokak eta fosilak ikus daitezke. Sumendiak barrutik erakusten ditu eta lurrikarak simulatzen dituen makina bat ere badu.
  •      Eremu berdea: Lurrazaleko animalia, landare eta mineralak erakusten dira, bai eta ekologia eta eboluzioa bezalako kontzeptuak ere. Bertan daude hegaztiak, primateak, landareak... Sekuoia erraldoia da erakusgai ezagunena.
  •      Eremu urdina: Itsasoan zentratzen den arren baditu beste sail batzuk ere, dinosauroak, ugaztunak eta gizakia. Museoko gela ezagunenak bertan daude, dinosauroak eta balea urdinaren erreplika hain zuzen ere.
  •      Eremu laranja: Darwin Zentrua eta Lorategia.

Iruditegia aldatu

Informazio praktikoa aldatu

  • Helbidea: Cromwell Road, London SW7 5BD
  • Ordutegia: 10:00 - 17:30
  • Metro geltokia:       South Kensington

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu